Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Donostialdeko Metroaren obren eta proiektuen jarraipen batzordearen lehenbiziko bilera, Udalean eta Foru Aldundian aldaketak izan ondoren

2015.eko azaroak 19

Foru Aldundian aldaketak izan ondoren

 

  • Antonio Aiz Garraio Sailburuordea, Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurraldearen Antolakuntza Foru diputatua eta Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio zinegotzia izan dira hiru erakundeen ordezkaritzen buruak.

 

 

Eusko Jaurlaritzak Andia kalean duen egoitza izan da gaur, joan den maiatzean egindako udal eta foru hauteskundeen ondorioz Donostiako Udalean eta Gipuzkoako Foru Aldundian gertaturiko Gobernu aldaketen ondoren Donostialdeko Metroaren proiektuen eta azterlanen jarraipen eta koordinazio Batzordearen lehenbiziko bileraren eszenatokia.

 

Lehenbiziko hartu eman horretan, hiru erakundeetako ordezkaritzen buruak Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordea, Pilar Arana Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio zinegotzia eta Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldearen Antolakuntza Foru diputatua izan dira.

 

Bileran landu diren gaiak hauek izan dira: aurreikuspenak betez aurrera doazen Herrera-Altza zatiko obren egoera; duela denbora gutxi esleitu den eta amaitzean erabilera publikorako 10.000 metro karratuko espazio berriak sortuko dituen Loiolako geltoki berriaren egoera; eta Lugaritz-Easo zatiaren proiektua –horren informazio azterlanak jende aurreko informazio izapidetzea igaro zuen udan–. Denbora gutxi barru azken horren eraikuntza proiektua esleitzea dago aurreikusita. 

 

Hiru erakundeek Donostialdeko Metroaren eraikuntza era koordinatuan eta adostuan bultzatzeko borondate eta konpromiso irmoa jarri dute mahai gainean, epe ertainean, Gipuzkoako herritarrei kalitatezko garraio publiko eskaintza segurua eta iraunkorra eskaini ahal izateko; bizi ditugun garaiekin bat etorriko den eta herritarren beharrei erantzungo dien garraio publiko eskaintza, alegia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)