Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburuak Arreta Integratuko Nazioarteko Hirugarren Biltzarrean parte hartuko du Mexikon

2015.eko azaroak 19

Osakidetzako ESIak  (Erakunde Sanitario Integratuak) eredu izango dira 

Mexikon egon bitartean, hango sistema sanitarioaren ordezkariekin ere bilduko da Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua

 

Osasuneko sailburua Jon Darpón Mexikora bidaiatu da, Arreta Integratuko Nazioarteko Hirugarren Biltzarrean parte hartzeko; izan ere, Mexikoko hiriburuan egingo dute, datozen azaroaren 20 eta 21ean.

Europako, AEBetako, Latinoamerikako, Australiako... hainbat ordezkari bilduko da topaketan, Osasunaren Mundu Erakundeko ordezkariekin batera arreta integratuaren eraldaketa eta etorkizuneko erronkak aztertzeko. Hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak Euskadin arreta integratua garatzeko sustatzen ari diren estrategiak azalduko ditu. Esaterako: paziente kroniko konplexuen identifikazioa, familiako medikuek eta lehen mailako arretako erizainek ospitaleko arreta ematen duten profesionalekin partekatutako informazio-sistemak (historia kliniko elektronikoa), Erakunde Sanitario Integratuak (ESIak) garatuta osasun-ereduan egin diren egiturazko aldaketak, zerbitzu berrien garapena, esaterako, Osasun Aholkua, koordinazio soziosanitarioa, ... Era berean, Osasuneko sailburuak Euskadin arreta integratua hedatzean behatutako emaitza nabarmenenak azalduko ditu ESIak barne.

Horrez gain, Jon Darpón sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak, Iñaki Berraondok, Osasuneko Eredu Integratuaren aldeko Elkarrizketetan parte hartu dute. Horietan, Europan eta Latinoamerikan arreta-ereduak ezartzen eta eraldatzen izandako esperientziak jorratuko dituzte.

Mexikon egon bitartean, Mexikoko Estatuko Gobernuaren Osasuneko idazkariarekin, César Nomar Gómez Monge doktorearekin, eta Errepublikako Gobernuaren Osasuneko idazkariarekin, Eduardo Gonzalez Pier doktorearekin, bilduko da Osasuneko sailburu Jon Darpón, halaber. Helburua da loturak hertsatzea eta Mexiko estatuko hainbat osasun-azpiegitura ezagutzea, zuzenean, etorkizunerako lankidetza aukerak aztertzeko.

Bestaldetik, euskal sailburuak beste bilera bat egingo du igandean Euskadira itzuli aurretik, COFEPRISeko (Arrisku Sanitarioen aurka Babesteko Batzorde Federal) Mikel Arriola mandatari federalarekin, hain zuzen.

 

                       

Vitoria-Gasteizen, 2015eko azaroaren 19an

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • César Nomar Gómez Monge, Mexikoko Estatuko Gobernuaren Osasuneko Idazkaria; Eduardo Gonzalez,Errepublikako Gobernuaren Osasuneko Idazkaria; Mikel Arriola, (Arrisku Sanitarioen aurka Babesteko Batzorde Federal)