Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkea Gallartara eraman ondoren, Galdamesko Peñas Negrasko Zentroaren balizko erabilerak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

2015.eko azaroak 19
  • Iosu Madariaga: «helburua Euskadiko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkearen egoitza berria lurraldeko kultura-, gizarte- eta ingurumen-bilakaera zabaltzeko espazio bihurtze da»

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Peñas Negrasko Zentroa biltzen duen eraikinaren balizko erabilerak aztertzen ari da. Erakusketa eta bulegoak Euskadiko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parke eta Meatzealdea Interpretazio Zentrora eramango dituzte laster, Gallartara (Bizkaia), ekipamendua eraikitzen bukatzen dutenean.

 Azpiegitura berriak eskualdean banatuta dauden eta administrazio ezberdinek kudeatzen dituzten hainbat ekipamendu bilduko ditu, hain zuzen ere: Eusko Jaurlaritzaren Peñas Negraseko Interpretazio Zentroa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Meatzaldeko Biotopoaren Interpretazio Zentroa eta Zugaztietako Plan Berezia eta Abanto-Zierbenako Udalak kudeatzen dituen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa eta Meatzaritzaren Museoaren Kultura Elkartea (fundazioaren sortzaileak biltzen ditu). Trapagako, Ortuellako, Muskizeko eta Galdamesko Udalek ingurumen-hezkuntzaren eta kulturaren arloko bestelako azpiegiturak eramango dituzte.

 «Helburua Euskadiko Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen Parkearen egoitza berria meatzaritzarekin lotuta egon den lurralde honetako kultura-, gizarte- eta ingurumen-bilakaera zabaltzeko espazio bihurtzea da eta era guztietako bisitariak biltzea», adierazi du Iosu Madariaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak.

 Instalazio horietara hurbiltzen direnek lurralde horretako kultura- eta ingurumen-ondarea ezagutu ahal izango dute. Inguruan oso preziatuak diren elementuak, esaterako, Zugaztietako meatzarien herrixka, meategietako galeriak, garai batean mineralak kargatzeko lekuak, labeak, Pobaleko burdinola edota mineralak garbitzeko lekuak.

 «Eskualderako proiektu estrategikoa da eta lurralde osoari erantsiko dio balioa, Bizkairako erreferentzia kultural eta turistiko berria izango baita. Ekipamendu handi hau diseinatzeko, antzeko beste esperientzia arrakastatsu batzuetan oinarritu gara, adibidez, Suediako EkomuseumBerslagen-en, Eskoziako New Lanark museoan eta Frantziako Marqueze Ekomuseoan», azaldu du Madariagak.

 Peñas Negraseko Ingurumeneko Interpretazio Zentroan egiten duten hezkuntzako eta sentsibilizazioko jarduerak eta horietara bideratutako giza baliabide eta baliabide teknikoak ere emango dituzte egoitza berrira.   

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco analiza posibles usos para el Centro de Peñas Negras de Galdames tras el traslado a Gallarta... https://t.co/TtTJs7GbmR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)