Berriak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun Sailak biktima anitzeko gertakari baten simulakroa egin du

2015-11-19

Simulakroa 9 ibilgailuren arteko zirkulazio-istripu bat izan da eta ehun pertsonak baino gehiagok parte hartu dute

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak biktima anitzeko eta 9 ibilgailu tartean ziren zirkulazio-istripu baten simulakroa antolatu du gaur. Erandioko Ertzaintzaren egoitza nagusian izan da aipatutako simulakroa eta bertan ehun pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Horietatik 35 Getxoko Fadura Lanbide Heziketako eta Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketako ikastetxekoak ziren.

Simulakroaren helburua hau zen: Biktima Anitzeko Gertakariekin eta Euskadiko Babes Zibilaren Planaren garapenarekin erlazionatutako Larrialdien Arretarako Euskal Sistemaren Taktiketan ezarritako informazio, komunikazio, esku-hartze eta koordinaziorako prozedurak testatzea, aztertzea eta hobekuntza-neurriak ezartzea.

Segurtasun Sailak (Segurtasun Sailburuordetza, Larrialdien Arretarako Zuzendaritza, Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Trafiko Zuzendaritza) antolatutako simulakro honetan, hauek guztiek parte hartu dute: Bizkaiko Foru Aldundiak (suhiltzaileak-PSISZ), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Osakidetzako Larrialdiek, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak, Gurutze Gorriak eta DYAk.

Simulakroa BI-637 errepidean izandako istripu anitz eta hipotetiko batean oinarritu da. Ibilgailu bat hutsegitez kontrako erreian zihoala sortu da istripua, aurrez aurre jo baitu aipatuta ibilgailuak beste ibilgailu bat eta, ondorioz, norabide zuzenean zihoazen beste ibilgailu batzuk elkarren kontra jo dute.

Talkaren ondorioz, ibilgailuetako batek su hartu du. Ezbehar honetan 10 hildako, 19 zauritu eta zauririk gabe 5 pertsona izan dira.

Simulakroa egiten ari zirela (bi ordu eta iraun du), Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek ibilgailuetan atera ezinik zeuden pertsonak erreskatatzeko lanak egin dituzte. Ertzaintzako helikopteroaren unitateak larrialdiko dronak erabili ditu, istripuak zirkulazioan sor zitzakeen ondorioei buruz informatzeko. Osakidetzako Larrialdiek gertakaria neutralizatzeko beharrezkoak diren ekintzak egin dituzte. Polizia zientifikoak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak, berriz, istripua ikertzeko lehenengo pausoak eman dituzte eta, bestetik, Gurutze Gorriak eta DYAk zaurituei laguntza eta arreta psikologikoa emateko baliabideak jarri dituzte.

«Esperientzia hau proba bat izan da guretzat, muturreko larritasun-egoera batean, azkartasunez erantzutea eta larrialdietako zerbitzu guztien arteko koordinazioa funtsezkoak baitira. Simulakroa zirkulazio-istripu bat izan da, baina horrek ez du garrantzi handirik, zeren egindako maniobrak biktima anitzeko bestelako katastrofe batzuetara estrapolatu daiteke», adierazi du Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak. Bertan izan baitira aipatutako sailburua, Segurtasun sailburuorde Josu Zubiaga eta Larrialdien Arretarako zuzendari Pedro Anitua, Saileko bestelako arduradunez gain.

Simulakroa Eusko Jaurlaritzaren Twitterreko kontu hauetan jarraitu ahal izan da: @112_SOSDeiak, @Trafikoa eta @Ertzaintza. Hashtagak: #simulazioa.

3 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    @anamarti4
    2015-11-19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SIMULAKROA] Segurtasun Sailak biktima anitzeko gertakari baten simulakroa egin du ➡ https://t.co/fV6wAnTMNN

  • Argazkia erabiltzaile
    @anamarti4
    2015-11-19

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak biktima anitzeko gertakari baten simulakroa egin du https://t.co/wmPGah1aiD

  • Argazkia erabiltzaile
    @rgartzia
    2015-11-19

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak biktima anitzeko gertakari baten simulakroa egin du... https://t.co/MvZ657Vuhv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)