Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Irisgarritasuna sustatzeko Euskal Kontseiluaren bilera berria ospatu da gaur Lakuan

2015-11-18

Angel Toña, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren batzar berria presiditu du gaur goizean Lakuan. Bertan, Sailburuaz gain, Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordea eta Iñigo Basañez, Etxebizitza Zuzendaria izan dira.

Gaur goizean, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua kontsulta-organoa bildu da Angel Toña Sailburuaren agindupean. Bertan, ezinduen, erabiltzaileen, sustatzaileen eta profesionalen eskolen ordezkari diren administrazio, erakunde eta elkarteek parte hartzen dute.

Kontseiluaren eginkizunak betez, gaurko bilerako kideek 2014. urteko txostena aurkeztu eta onartu dute, gero Legebiltzarrera helarazteko. Batzarrean gainera, Kontseiluaren eginkizunak aztertu dira, aurrerantzean burutuko diren proiektuak aurkeztuz. Hauen artean, Etxebizitza Lege berriak eskatzen duenez, hirigintzaren garapen jasangarria bermatzeko diagnostikoa egiteko Lurralde Antolamenduak markatutako ildoak ezartzen duenez, irisgarritasun unibertzalaren inklusioari buruz hitz egin da. Baita irisgarritasun mapa, laguntzak eta subentzioei buruz ere.

Kontseiluan, beste ordezkari hauek elkartzen dira:

  • Eusko Jaurlaritzaren beste Sail ezberdinetako goi-mailako ordezkariak: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Osasuna; Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Ingurumena eta Lurralde Politika; eta Segurtasuna.
  • Lurralde-historikoetako foru-aldundietako ordezkari bana.
  • Euskal Autonomi Elkarteko udaletako hiru ordezkari.
  • Irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten erakunde pribatuetatik ordezkaritza handiena dutenetako sei ordezkari.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenetako bi ordezkari.
  • Sustatzaile eta eraikitzaileen elkarteetako bi ordezkari.
  • Arkitektoen Elkargoko ordezkari bat.
  • Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko ordezkari bat.
  • Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoko ordezkari bat.
Iruzkin bat
  • @JGorbena
    2015-11-18

    Comentario de Twitter:
    Nuevo encuentro del Pleno del Consejo Vasco para la Promoción de la Accesibilidad https://t.co/WtKIkLxmTA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)