Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Acha destilategia eta Cafés Baqué euskal nekazaritzako elikagaien enpresentzako Carrefour sarien irabazleak

2015-11-18

Amurrioko destilategiak Euskadiko Enpresarik Berritzaileenaren Carrefor saria lortu du, eta kafeen bizkaitar enpresak nekazaritzako elikagaien euskal enpresa txiki eta ertainik onenarena.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek, eta Carrefourreko EAEko zuzendari erregional Jose Luis Veigak, gaur goizean entregatu dituzte Carrefour sariak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainik onenari eta enpresarik berritzaileenari.

EAEko Enpresarik berritzaileenaren Carrefour saria Amurrioko Destilerías Achak eraman du. Euskadiko enpresarik zaharrena da, eta Europako famili enpresarik zaharrenetakoa.

EAEko Nekazaritzako elikagaien euskal enpresarik onenaren Carrefour saria, berriz, XX. mendearen hasieran sortutako Iurretako Cafés Baqué famili enpresarentzat izan da.

Saritutako bi enpresek Euskadin sustraituta dagoen enpresa eredua ordezkatzen dute, beren ezaugarri propioekin eta behar bereziekin, esaterako, belaunaldien arteko erreleboari edo lurraldearekiko atxikimenduari dagokionez.

Oroz sailburuordeak Kalitatearen Berezitasuna nabarmendu du Euskadiko elikagaien industriaren funtsezko balio moduan: “Tradizioa, bokazioa, espiritu ekintzailea eta berrikuntza dira Euskadiko elikagaien industriaren nortasun ezaugarriak, helburu berarekin: bere produktuen kalitate bereizgarria. Bereizitasuna da komertzializatzeko gure pasaporterik onenetakoa, hemen bertan, estatuan zein nazioartean”.

Eusko Jaurlaritzak merkaturatzeko estrategia multikanal baten alde egiten du Euskadiko Nekazaritzako elikagaien sektorearen produktuetarako. “Estrategia honetan, CARREFOUR oinarrizko kidea da, gure lehen sektoreak eta Euskadiko elikagaien industriak egiten duen lana baloratzen eta aitortzen du, eta kontsumitzaileei gure kalitatezko produktuak eskuratzea ahalbidetzen die”, adierazi du Orozek.

Iruzkin bat
  • @gananzia
    2015-11-21

    Comentario de Twitter:
    Destilerías Acha y Cafés Baqué ganadores de los premios Carrefour a empresas agroalimentarias vascas https://t.co/WBNpa1aeDA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)