Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Memoriaren ibilbideak txostena aurkeztu du

2015.eko azaroak 19

Gerra Zibilaren Euskadiko oroitzapen guneen bildumatze lan zehatza da eta EHUko ikertalde batek prestatu du.

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu du Memoriaren Ibilbideak txostena, non Gerra Zibilean Euskadiko memoriari lotutako hainbat gune bildu baitira. Honako hauek arduratu dira txostena aurkezteaz: Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Monika Hernando, GOGORAko zuzendaria, Aintzane Ezenarro, eta EHUko Historia Garaikideko katedradun eta ikerlanaren zuzendari Joseba Agirreazkuenaga eta Mikel Urquijo. 

Txostenaren izenburua Memoriaren Ibilbideak.Gerra zibilaren memoriarekin lotutako espazioen zerrenda da; hain zuzen, Memoria Historikoarenarloko Lehentasunen 2015-16 Oinarri Programan jasotako 12 proiektu estrategikoetako bat da. Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztu zuen programa hura, 2014ko azaroan, eta bertan jaso zen Gobernuak oroitzapen guneen identifikazioa eta interpretazioa bultzatzeko hartutako konpromisoa, bai eta gune horiek babestekoa eta haiei balioa ekartzekoa, Euskadiko ondare historiko gisa. 

Lana tresna garrantzitsu bat da memoriaren guneak ezagutzeko eta antolatzeko eta memoria historikoaren ibilbideak prestatzea bideratuko du, Euskadin guda zibilarekin harreman duten tokien zerrenda zehatza ematen baitu. Unibertsitate-irakasle batez, dokumentazioko espezialistez eta prestatzen ari diren ikertzailez osatutako EHUko ikertalde batek prestatu du, Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzaren mandatuz eta, horrez gain,  ekainaren 12an Legebiltzarrean onartutako 112/2014 Ez Legezko Proposamenean jasotako aginduari erantzuna emanez. 

Txostenak bi ardatz nagusi ditu: 

  • Memoria garaikidearen espazio sozial biziak identifikatzea. Hemen sartu dira azken bost urteetan memoria historikoa berreskuratzearekin lotutako jarduera gauzatu duten elkarte, fundazio, talde eta erakundeak.
  • Gerra zibilaren oroitzapen gune fisikoen errolda bat prestatzea. Atal honetan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzak, gatazka belikoak izan zituzten guneak, herritarren aurkako bonbardaketak pairatu zituzten udalerriak, ospitaleak, espetxeak eta gerran nahiz gerraostean gatibu-lanak erabili zituzten guneak jaso dira. 

Ez dira zerrendatu ez hobiak, ez desagertutako pertsonak, Aranzadi elkarteak duela hamar urtetik baino gehiagotik diharduelako zeregin horretan. Kanpoan utzi dira erbesteratze-bideak ere, eta, bereziki, haurren erbesteratze masiboak, gerora beste txosten monografiko batean aztergai izan baitaitezke. 

Azterlana sei ataletan antolatu dute: atal bat aipatutako gune bakoitzeko Atal bakoitzean, erabilitako metodologia eta fitxa-eredua zehazten dira, oroitzapen-guneen zerrenda bat ematen da, kartografikoki irudikatzen dira guneok, eta horietako bakoitza memoria historikoaren ibilbidean kokatu izana funtsatzen duten fitxa zehatzagoak ematen dira. 

Azkenik, aurkeztutako informazioari zer erabilera eman dakiokeen eta etorkizunean gaiari buruzko zer ikerketa egin litezkeen proposatzeko gomendio sorta bat jaso da txostenean. Bertan aurreikusitako txostena eta proiektuak GOGORA-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren esku geratuko dira.

 *Egileak 

Memoriaren ibilbideak txostena EHUko «Biography & Parliament» ikertaldeak prestatu du. Honako hauek osatzen dute: Joseba Agirreazkuenaga eta Mikel Urquijo (azterlanaren zuzendariak), José Luis Aranes, Beatriz Fernández de Manuel, Unai Belaustegi, Aritz Ipiña, Xabier Irujo, Karmelo Landa, Fernando Mendiola, Antón Pérez, Lorenzo Sebastián eta Patxi Vargas. 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    [#PazConvivencia] El Gobierno Vasco presenta el informe Senderos de la memoria ➡ https://t.co/MzqbVz5asb #Memoria

  • @JGorbena
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el informe Senderos de la memoria https://t.co/C74G7nkwms

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Urquijo