Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzako Txile eta Peruko Ordezkaritzak bere gizarte politika arrakastatsuak azaldu dizkio Txileko Gobernuari

2010.eko abuztuak 09


Iragan den uztailak 30ean Eusko Jaurlaritzako ordezkari Ana Urchueguía Txileko Gobernuko Elkartasun eta Gizarte Inbertsiorako Funtsa (FOSIS, gazteleraz)-ko zuzendari Rodrigo Sala seta Nazioarteko Kooperazioko buru Adriana Lagos jaso zituen ordezkaritzan zuzendari berria ezagutzeko alde batetik, eta bestetik gizarte arloan gobernu biek egindako ekintza bateratuen emaitzak aztertzeko asmoz.

Bitariko lankidetzaren bitartez, FOSISek Txileko herritarren, langileen edota instituzioen aldeko programa eta baliabideak kudeatzen ditu. Adibidez Bidasoa-Activa garapen agentzia FOSISeko kide da orain dela 7 urtetatik. Urtero kooperanteak bidaltzen ditu Txilera, garapen ekonomikoa, turismoa edo sustapen produktiboarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartzeko eta hauek garatzeko.

Eusko Jaurlaritzak bestalde, FOSISeko funtzionarioak hartzen ditu eta hainbat arlo garatu eta hauen ibilbidea azaltzen diete, hala nola Lanbide bezalako lan programak, kudeaketa instituzionala, tokian tokiko garapen ekonomikoa eta gizartean parte hartzeko beste zenbait modelo.

Azkenik, iragan den otsailak 27an Txileko zati handi bat gogorki astindu zuen lurrikarak eragindako galerei aurre egiteko laguntzaz ere aritu ziren bi gobernuetako ordezkariak.

  

Iruzkin bat
  • 2010.eko abuztuak 09

    Enhorabuena a la delegada Urchueguía por la labor que está desarrollando en Chile y Perú. Al igual que la delegación en Argentina, se están dando pasos importantes en la representación vasca allende nuestras mugas. Aurrera.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Txile eta Peruko ordezkari Ana Urchueguia