Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintza Parisen egiten ari den Milipol 2015 segurtasun arloko nazioarteko ferian parte hartzen ari da

2015.eko azaroak 18

Josu Zubiaga sailburuordeak eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak berrikuntzari buruzko lan mahai batean parte hartu ditu bi euskal enpresa teknologikorekin batera

Ertzaintzako ordezkariak Parisen dira egunotan, bertan egiten ari den Milipol mundu mailako segurtasun azokarik garrantzitsuenean parte hartzeko.  Ertzaintzako ordezkariekin batera, Tecnalia eta Galea Electric teknologia arloko enpresen ordezkariak ere Parisen dira, Ertzaintzaren standean segurtasun arloarekin lotutako produktuak nazioartean aurkezteko. Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak standa bisitatu dute gaur, eta, horrez gain, aipatutako bi euskal enpresetako ordezkariekin polizia berrikuntzari buruzko lan mahai batean parte hartu dute.

Ertzaintza bi helburu nagusirekin ari da parte hartzen Milipol 2015 azokan. Alde batetik, Ertzaintzak polizia integral gisa Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasunaren arduradun gisa betetzen duen zeregina nazioartean finkatzea, horretarako segurtasun arloko erakundeekin harremanak sustatuz, batik bat Schengen eta Europol akordioen eremuan. Bestetik, segurtasun arloko euskal enpresa aurreratuenek garatutako produktu teknologikoak nazioartean zabaltzeko laguntza plataforma gisa jokatzea.

Bigarren helburu hori betetzeko asmoz, Ertzaintzaren standak “berrikuntzaren kornerra” izeneko gune bat du, eta, bertan, Tecnalia eta Galea Electric enpresek euren produktuak aurkezten dituzte, bisitari eta bezero potentzialek egindako galderei erantzunez. Tecnalia korporazio teknologikoaren kasuan, Innosec aplikazioa aurkezten ari da Parisen, besteak beste Ertzaintzak berak erabiltzen duena berrikuntzako bere barne modeloetan. Galea Electric enpresa, berriz, sare elektrikoen eta komunikazioen babes eta kudeaketarako sistema aurreratu multzo bat aurkezten ari da: Wirecatch.

Euskal presentzia instituzionala

Segurtasun Sailaren eta enpresen arteko elkarlanaren erakusle gisa, gaur eguerdian informazio saio bat eskaini dute elkarrekin Milipol azokan Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak eta Tecnalia eta Galea Electric enpresetako espezialista banak. Saio horretan, bai Ertzaintzak berak bai aipatutako bi euskal enpresa teknologikoek jarraitzen dituzten berrikuntza prozesuen parametro nagusiak azaldu dituzte.

Nazioarteko harremanak indartzeko aukera

Ertzaintzaren standak azken urteotan erakundeak izandako bilakaeraren isla diren material ugari biltzen ditu, bai grafikoak bai ikus-entzunezkoak. Horiei esker, Ertzaintzaren eskumenen eta gaitasunen ikuspegi moderno eta orekatua jasotzen dute bisitariek. Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzutik koordinatutako agente talde bat arduratzen da bisitei harrera egin eta bisitarien galderak erantzuteaz, une oro azokan parte hartzen ari diren mundu guztiko segurtasun arduradunekin harrenak sendotzea helburu.

Munduko segurtasun azoka nagusia

Segurtasun arloko erakunde eta enpresentzat munduko topaketarik garrantzitsuena da Milipol azoka. Bi urtetik behin egiten da feria, Parisko Nord Villepinte erakustazokan, eta, bertan, sektore publiko zein pribatuko ehunka erakusketari biltzen dira.  Frantziako Barne Ministerioak sustatuko hitzordua 19. ekitaldia betetzen ari da aurtengoan, eta bere helburu nagusia aurreko edizioko zifrak gainditzea da. Feriaren 18. edizioan, 49 herrialde ezberdinetatik heldutako 915 erakusketari elkartu ziren eta feriak 25.000 bisitaritik gora jaso zituen.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lpcampi
    2015.eko azaroak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @tecnalia: Junto a @galeaelectric acompañamos @ertzaintzaEJGV @Milipol_Paris . ¡Por la #SEGURIDAD ! https://t.co/X7h9J47Eg4 https://t.co

  • @GPdMG
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @tecnalia: Junto a @galeaelectric acompañamos @ertzaintzaEJGV @Milipol_Paris . ¡Por la #SEGURIDAD ! https://t.co/X7h9J47Eg4 https://t.co

  • @Milipol_Paris
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @tecnalia: Junto a @galeaelectric acompañamos @ertzaintzaEJGV @Milipol_Paris . ¡Por la #SEGURIDAD ! https://t.co/X7h9J47Eg4 https://t.co

  • @tecnalia
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Junto a @galeaelectric acompañamos @ertzaintzaEJGV @Milipol_Paris . ¡Por la #SEGURIDAD ! https://t.co/X7h9J47Eg4 https://t.co/gGyubjGe0h

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [SEGURTASUNA] Ertzaintzak Parisen egiten ari den Milipol 2015 segurtasun arloko nazioarteko ferian parte hartu du ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    [SEGURTASUNA] Ertzaintzak Parisen egiten ari den Milipol 2015 segurtasun arloko nazioarteko ferian parte hartu du ➡ https://t.co/2kYcFjbtQm