Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Kantabriako presidentearekin bildu da, bi erkidegoen intereseko hainbat gairi heltzeko

2015.eko azaroak 18
  • Euskadik eta Kantabriak lehentasunezkotzat jo dute etorkizuneko Europa Atlantikoko trenbide-korridorea sendotzea
  • Urkulluk ziurtatu du Aernnovak hasieran planteatutako EEEa bertan behera uzteko erabakiak bide ematen diola enpresaren eta langileen arteko negoziazioari

Iñigo Urkullu lehendakaria Kantabriako presidente Miguel Angel Revillarekin bildu da,eta biek adierazi dute etorkizunean osatzekoa den Europa Atlantikoko trenbide-korridorea sendotu beharra bileran. Agintariek lehentasunezkotzat jo dute proiektua, konektibitatea sendotzeak lehiakortasunean irabaztea eta nazioarteko beste erakargune batzuen aurrean baldintza hobeetan lehiatzea ekarriko baitu berekin.

Horrela azaldu du lehendakariak topaketaren osteko prentsaurrekoan. Bilerak, gainera, bi erkidegoen interesekoak diren arloetan harremanak eguneratzeko balio izan du. Bilera bost bloke handitan egituratu da: azpiegiturak eta garraioa; enplegua, industria eta berrikuntza; osasuna; landa-eremua, eta ur-hornidura. Eusko Jaurlaritzak Kantabriako Gobernuaren eskaerari erantzun dio horrela, Euskadin gauzatutako zenbait plan estrategiko ezagutzeko interesa agertu baitzuen.

Urkulluk adierazi duenez, Euskadik eta Kantabriak bat egiten dute lankidetzaren eta elkarrekiko arretaren espirituan, eta bi agintariek harreman horri eutsi eta Europa mailako proiektuetara hedatu nahi dute, hala nola Europako Ardatz Atlantikoan. Gainera, lehendakariak interes komuneko beste auzi batzuk aipatu ditu, esaterako: konektibitatea hobetzea edo osasun arloan elkarlanean aritzea.

AERNNOVA

Bileraren ondorengo prentsaurrekoan, Aernnova enpresak hasieran planteatutako enplegu-erregulazioko espedientea erretiratzeko erabakia hartu izanaz hitz egin du lehendakariak. Urkulluk «pauso garrantzitsua» dela esan du eta orain negoziatzeko bidea irekiko dela uste du. Lehendakariak aitortu du Eusko Jaurlaritza «oso kezkatuta» zegoela enpresak erregulazioko espedientearekin aurrera jarraitzeko aukeraren aurrean. «Orain, euskal erakundeek merkatura egokitzeko dituen beharrez ere hitz egiten jarrai dezakegu», esan du.

PARISKO ATENTATUA

Urkulluk, gainera, Frantziako herriarekiko elkartasuna berretsi du, joan den ostiralean sufritutako atentatuen ondoren, eta gerren kontrako jarrera adierazi du. Ildo horretan, Europan defentsa arloko politika komuna behar dela aldarrikatu du; era berean, balioen kultura sustatzearen alde agertu da.

Ildo berean, positibotzat jo du mehatxu terroristak baloratzeko mahaian, bihar, Ertzaintza ere egotea, orain arte Barne Ministerioak gai horri buruzko informazioa ukatu egin baitio.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 18

    Quisiera preguntar por el proyecto de corredor atlántico. ¿Se trata de una adecuación de la actual vía métrica de FEVE o de un nuevo ferrocarril, de nueva planta, que una ambas ciudades? ¿Existiría la posibilidad de unir en este trayecto Castro Urdiales? Gracias.

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    [REUNIÓN] Lehendakari y presidente de Cantabria reunidos para abordar temas de mutuo interés entre ambas comunidades➡https://t.co/SNos3s6Fzi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Angel Revilla. Pte. de Cantabria