Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: «Euskal kostako Geoparkea UNESCOren zerrendan sartzeak Geoparkearen potentzialtasuna biderkatuko du»

2015.eko azaroak 17

•           195 estatu kideek «UNESCOren munduko Geoparkeak» izendapen berria sortzea berretsi dute

•           Munduan 120 geoparke daude eta horien artean dago euskal kostako Geoparkea (Zumaia-Deba-Mutriku)

 Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 17a

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik pozez hartu du euskal kostako Geoparkea (Mutriku, Deba eta Zumaia artean dago) UNESCOren Munduko Geoparkeen zerrendan sartzea, «geoparkearen potentzialtasuna biderkatzea ekarriko baitu, kultura, kontserbazio eta gozamen sozialaren alderdiei dagokienez».

 

Erabaki hau gaur berretsi egin du UNESCOk bere 38. Biltzar Nagusian. Aipatutako biltzarra Parisen egin du azaroaren 3tik 18ra eta 195 estatu kideak elkartu dira bertan. Era berean, Biltzar Nagusiak Lurrari eta Geoparkeei buruzko Zientzien Nazioarteko Programa berri bat sortzea berretsi du.

 

2004. urtean Geoparkeen Munduko Sarea sortu zenetik, UNESCOk Geoparkeen lana sustatu du sarean aktiboki parte hartuz; hartara, «hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren bidez, Geoparkeen jardueran UNESCOk garapen jasangarriari dagokionez dituen balioak aplikatzen direla» bermatu du.

 

«Izendapena onartzea urte askoan pertsona, elkarte eta erakunde askok egindako lanaren emaitza da, eta gure Parke Geologikoaren edukia zabaltzeko balioko du, UNESCOren ekintzen eta jardueren barnean», adierazi du Oregik. Geoparkeak Biosfera Erreserbaren parekoak izango dira, hau da, UNESCOren Munduko Ondareko edo Ondare Inmaterialeko guneak izango dira.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak euskal kostako Geoparkea etengabe sustatu du UNESCOrekin Lankidetzan jarduteko Batzorde Nazionalean eta berriki onartu den Lurrari eta Geoparkeei buruzko Zientzien Nazioarteko Programa berrian.

 

Geoparkeak ondare geologiko garrantzitsua duten lurralde populatuak dira. Horrez gain, bestelako ondare natural eta kulturalak ere badituzte eta kontserbazioan nahiz garapen jasangarrian oinarritutako kudeaketa-estrategia bat aplikatzen da.

 

Gaur egun, munduan 120 geoparke daude. Horietatik 69 Europan daude eta 23 hainbat herrialdetan. Estatuan 11 Geoparke daude:  Maestrazgoko Geoparkea, Cabo de Gata-Nijarko Geoparkea, Katalunia erdialdeko Geoparkea, El Hierro Geoparkea, Lanzarote eta Chinijo Artxipelagoko Geoparkea, Molina-Goi Tajo Geoparkea, Sobrarbe Geoparkea, Sevilla Iparraldeko Mendilerroko Geoparkea, Mendilerro Subbetikoen Geoparkea, Villuercas-Ibores-Jara Geoparkea eta Euskal kostako Geoparkea.

 

Euskal kostako Geoparkea - www.geoparkea.com Zumaia, Deba eta Mutriku artean dago euskal kostako Geoparkea eta, geologia, paisaia eta kulturaren alderditik, ondare paregabea biltzen du bere barnean. Horrez gain, proposamen berezi eta erakargarrienetako bat eskaintzen du, natura-turismoari zein geoturismoari dagokionez.

 

Geoparkeen Munduko Sareko kide bihurtu zen 2010eko azaroan Geoparkea. Geoparkeen arteko sare-lana eta lankidetza beren funtsezko ezaugarriak dira. UNESCOk lankidetza hori sustatzen du, hain justu, hezkuntzan, kudeaketan, garapen jasangarrian, turismoan, lurralde-antolamenduan eta munduko geoparkeen bidezko garapen geografikoa ahalbidetzen duten gaitasunak eskuratzean. 2014. urteko irailean, geoparkeak ondo gainditu zuen bere lehenengo berreste-prozesua eta, horrela, beste 4 urtean sareko kide izatea bermatu zuen. 

 

Euskal kostako Geoparkea Geogarapenek (euskal kostako Geoparkea kudeatzeko elkarteak) kudeatzen du. Elkarte hau 2009. urtean sortu zuten Zumaiako, Debako eta Mutrikuko Udalek. Gaur egun, Geogarapen elkartearen barnean erakunde hauek guztiak daude: Zumaiako Udala, Debako Udala, Mutrikuko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, UNESCO Etxea, Aranzadi Zientzi Elkartea, Debegesa (Debabarrenako Garapen Agentzia), Urola Kostako Mankomunitatea, Debemen (Debabarrenako Landa Garapenerako Elkartea), Urkome (Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea)

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 18

    Que bien! ahora si.El puerto de exterior de Pasaia no habria ayudado mucho.¿Verdad?.Esperemos que no vuelvan a ocurrir semejantes ideas.

  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Ana Oregi: “la inclusión del Geoparque de la Costa Vasca en el listado de Unesco... https://t.co/QP7w7gRwOB

  • @GlaciarBlue
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GEOPARQUE COSTA VASCA] Oregi: la inclusión del geoparque en el listado de Unesco multiplica el potencial del mismo➡ https://t.…

  • @crisdelapenia
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi: “la inclusión del Geoparque de la Costa Vasca en el listado de Unesco multiplica el potencial del mismo” https://t.co/BCJBlVdynv

  • @BeautyBasques
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [GEOPARQUE COSTA VASCA] Oregi: la inclusión del geoparque en el listado de Unesco multiplica el potencial del mismo➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    [GEOPARQUE COSTA VASCA] Oregi: la inclusión del geoparque en el listado de Unesco multiplica el potencial del mismo➡ https://t.co/pZU5MEJ4Bx

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)