Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Irakasle diren langileak (RPT). (2015-11-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 17

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako lan-legepeko irakasleentzat eta irakasle funtzionarioentzat -maisu-maistren kidegoetakoentzat izan ezik- gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena.

Dekretua, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko, patronatuetako eta lurralde-ordezkaritzetako maisu-maistrentzako lanpostuen zerrendak onartzeko dena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran ondorengo dekretu-proiektuak onartu ditu:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan, Patronatoak eta Hezkuntza Ordezkaritzan maisu-maistren lanpostuen zerrendak onartzen dituena.

Eta 2.- Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, EAE-ko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako maisu-maistren kidegoetako izan ezik- lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau