Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

5,13 milioi Gueñesen Bigarren Hezkuntzako Institutu berria eraikitzeko . (2015-11-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-11-17

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratu bat baimentzeko dena, obra-espediente honetarako: B-046/08 -Bigarren Hezkuntzako Güeñes BHI eraikin berria Sodupe-Güeñesen (Bizkaia) -.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 5.132.664,69 euroko gastua onartzea Sodupen (Gueñesko udalerrian) Bigarren Hezkuntzako Gueñes Institutua eraikitzeko.

Eraikin berriak bi lerro izango ditu eta 250 ikasle hartzeko gaitasuna, hiru solairutan banatuta: behe solairua (administrazio gunea, zerbitzu orokorrak eta gimnasioarekin) eta horren gainean eraikitako beste bi solairu (irakaskuntzarako guneak). Eraikitako 3.325,53 metro koadroko azaleran, honako instalazio hauek nabarmentzen dira:

- 10 ikasgela
- Bikoizte gela
- Mintegitarako 5 gela
- Informatika gela
- Teknologia gela
- Musika, dramatizazio eta audio gela
- Plastika gela
- Zientzia laborategia
- Jangela (100,86 m), officea alboan duela
- Liburutegia eta erabilera anitzeko aretoa (105 m)
- Gimnasioa (321 m), komun eta aldagelekin
- Aterpedun sarrera (144 m)
- Kanpoko kirol-pista (800 m)

Institutu berriak udalerri honetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartuko ditu. Ikasle horiek, egun, Eretza Berri Ikastetxe Publiko Integratuan egiten dituzte ikasketak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH elkarrekin direla). Eraikin berri honi esker, DBHko etapak bere instalazio propioak izango dituenez, udalerri honetako hezkuntza eskaintzaren kalitatean hobekuntza nabarmena izango da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aurreikuspena da lan hauek 2016 urteko lehen hiruhilekoan zehar esleitzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan