Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

NEIKER-eko Administrazio Kontseilua berritu da. (2015-11-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 17

Erabakia, NEIKER-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SAren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kendu eta beste kide batzuk izendatzekoa.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren GArapen eta Lehiakortasuneko sailaren mendeko sozietate publikoa den NEIKER - NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk bere Administrazio Kontseilua berritu du, egin duen azken Batzar Nagusi Ezohiko eta Unibertsalean.

Horrenbestez, Administrazio Kontseiluko kide hauek aurkeztutako kargu uzteak onartu dira: Eduardo Aguinaco Lopez de Suso, Jaime Dominguez Macaya, Iñaki Aldekogarai Labaka, Unai Ibarzabal Goikoetxea eta Imanol Barrena Igartua.

Horien ordez, Maria Teresa Amezqueta Alegria, Ikerne Zuluaga Zamalloa, Xabier Patxi Arrieta Goiri, Unai Ibarzabal Goikoetxea eta Iker de la Llera izendatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau