Berriak Lehendakaritza
Eu

AEB eta Kanadako euskal emigrazioaren memoria historikoa biltzeko hitzarmena luzatu dute. (2015-11-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 17

Erabakia, Etxepare Euskal Institutuarekin, North American Basque Organizations (NABO) elkartearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin 2014ko azaroaren 13an sinatutako hitzarmena luzatzeko erabakia sinatzeko baimena ematen duena. Helburua: Estatu Batuetan eta Kanadan izandako euskal emigrazioaren memoria historikoa jasotzea.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak Etxepare Institutuarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioarekin (NABOrekin) sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzea onartu du. Hitzarmen horren bidez, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal emigrazioaren memoria historikoa bilduko da.

Aipatutako hitzarmena 2016ko abuztuaren 31 arte luzatuta, jarraipena eman ahal izango diote orain arte egindako lanari, era horretan Euskadi utzi zuten emigrante eta erbesteratu adintsuenen eta haien ondorengoen ahozko zein gutun eta argazki bidezko lekukotasunen bilketa amaitu ahal izateko.

Lekukotasun horiek datu-base zentral batean bilduko dira eta gordailu batean gordeko dira. Gordailu hori Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikaskuntzetako Liburutegian instalatuko da, eta jendearentzat irekia egongo da.

Ekimenak Urazandi proiektuko helburuak osatu nahi ditu. Urazandi proiektua Eusko Jaurlaritza Kanpoko Harremanetarako Idazkaritza Nagusia 1999. urteaz geroztik egiten ari den proiektu bat da eta bere helburua munduan zehar bizi diren euskal kolektiboen inguruko ikerketa sustatzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau