Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateek webgune bat sortuko dute bakea eta bizikidetzari buruzko edukiak ikasgeletan emateko . (2015-11-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 17

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen duena, Ahotsak Proiektuaren garapenaren bidez unibertsitate-esparruan bakerako eta bizikidetzarako heziketa sartzeko.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak hiru euskal unibertsitateekin batera, ekimen bat abian jarriko du Bake eta Bizikidetzarako Hezkuntza unibertsitate eremuan ezartzeko, zinea tresna pedagogiko modura erabiliz. Horretarako, webgune bat sortuko da ikus entzunezko edukiekin eta horien gida didaktikoekin, unibertsitateko irakasleek ikasgeletara hori guztia eraman dezaten.

"Ahotsak" deituriko proiektu hori Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du gaur eta 2014ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzak eta hiru euskal unibertsitateek -EHU-UPVak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak- izenpetutako hitzarmenean islatzen da Bakea eta Bizikidetzaren Planean hezkuntza alorrerako aurreikusitako ekimenen barruan.

Proiektu hori abian jartzeko, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak unibertsitateen eskura utziko du biktimen testigantzak eta dokumentalak jasotzen dituen ikus entzunezko materiala. Material hori ikus entzunezko hamar euskarri dituen web biltegi batean jasoko da eta Euskadin azken hamarkadetan terrorismoari, indarkeriari, giza eskubideen urraketari eta bakearen eraikuntzari buruz egin dena jasoko du. Euskarri horietako bakoitzak gida didaktiko bat izango du irakasleei ikasgeletan ikus entzunezko material horren gainean lana egiteko aukera emanez.

Horretaz gain, unibertsitate bakoitzak esperientzia pilotu bat prestatuko du biltegian jasotako hainbat eduki eta gida oinarri hartuta.

Lanak bukatu ondoren Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak web gunea eta esperientziak pilotuak aurkezteko ardura izango du. Web gune berriaren titularitatea Eusko Jaurlaritzak izango du eta Eskolabakegune espazioaren atal bat izango da.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @elultramarinos
    2015.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @baketik: El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia @Irekia https://t.co/A4qSFwkGkE

  • @deustoTrSocial
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iusongoni: El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia para incorporarlos ... https://

  • @GestConflictorg
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iusongoni: El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia para incorporarlos ... https://

  • @santi_tena
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iusongoni: El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia para incorporarlos ... https://

  • @Paulrios
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iusongoni: El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia para incorporarlos ... https://

  • @iusongoni
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia para incorporarlos ... https://t.co/dhX7psf3Xt

  • @anavarelarey
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @baketik: El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia @Irekia https://t.co/A4qSFwkGkE

  • @baketik
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y las universidades crearán una web con contenidos sobre paz y convivencia @Irekia https://t.co/A4qSFwkGkE