Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Indian harrapatutako mendizaleen "elkartasuna" azpimarratu du

2010.eko abuztuak 09

Mendizaleak "ongi daude" eta Galdakaon izango dira gaur edo bihar

Batasunak hainbat alderdiekin egin dituen azken bilerei dagokionez, ezker abertzaleak "ETArekin apurtu bitartean, merezi ez duen protagonismoa ematea" gaitzetsi du Lehendakariak. 

Indiako uholdeek harrapatuta jarraitzen duten euskal mendizaleak gaur edo bihar bueltatuko dira etxera. Honela adierazi du Patxi Lopez Lehendakariak. Esandakoaren arabera, hurrengo orduetan Delhira eramango dituzte eta handik etxerako hegaldia hartuko dute. Gauzak horrela, gaur edo bihar Galdakaon izango dira.

Ameriketako Estatu Batuetara egindako bidaiatik bueltan, Udako jaiak "terrorismoa goratzeko erabili nahi dituztenekin" Jaurlaritzak "begirunerik" ez duela izango berretsi du gaur Patxi Lopez Lehendakariak. Zentzu honetan, ezker abertzaleari "indarkeriarekin betiko apurtzeko" eskatu dio Lehendakariak.

Batasunak hainbat alderdiekin egin dituen azken bilerei dagokionez, ezker abertzaleak "ETArekin apurtu bitartean, merezi ez duen protagonismoa ematea" gaitzetsi du Lehendakariak.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak ezker abertzalearengandik "albiste bakarra" espero duela gaineratu du: indarkeria behingoz amaitzea.

Beste alde batetik, Espainiako saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatu izanari buruz ere aritu da Lehendakaria. Patxi Lopezen ustez, Espainiako selekzioaren partida eta EAJk euskal selekzioek nazioarteko txapelketetan jokatzeko eskaera "aldarrikapen bateragarriak" dira.

Bere esanetan, oso "gauza ona izan da" Espainiako Saskibaloi selekzioak Gasteizko Buesa Arenan jokatzea eta pabilioia saskibaloi zaleez "gainezka egon" zela nabarmendu du Lehendakariak.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko abuztuak 09

    Sería bonito que el lehendakari se reuniera en Galdakao con estos mendizales.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria