Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Antonio Aizek «Euskadi-Akitaniako kostaldera datorren turismo nautikoak eskainitako aukerak» nabarmendu ditu

2015.eko azaroak 18
  • Euskaquitainek web-orri berri bat aurkeztu du
  • Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordeak ziurtatu duenez, «lankidetzak kalitateko eta zerbitzuetako erakargarri bat emango du, hartara, fatxada atlantikoko itsasontzi ugarik bisita gaitzaten»

 

Hondarribia 15/11/18

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordeak, Antonio Aizek, azaldu duenez, itsasbazterren eta portuen kudeaketak aparteko unea bizi du, eta ahalmen handia du aurretik, Bordeleko eta Gasteizko gobernuek sustatutako eta adierazitako lankidetza mugaz gaindikoari esker; izan ere, Akitaniak eta Euskadik etengabe ematen dituzte lankidetzako adibideak, Europar Batasuna sendotzeko helburua beterik, eta erosoagoa, kultuagoa, solidarioagoa eta ingurunearekiko eta ondare naturalarekiko begirunetsuagoa den gizarte baterantz urratsak eginik. 

Aiz Hondarribian izan da, Akitaniako eta Euskadiko kirol-portuetarako ezarritako web-orri berriaren aurkezpenean, Régis Lacouette Capbretoneko portu-zuzendariarekin, Marc Moulin (Euroregioneko Zuzendaria), Renaud Ladgrave Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidenteordearekin eta Edurne Egaña EKPko zuzendariarekin batera. Euskaquitaine mugaz gaindiko sozietateak garatu du, hain zuzen ere, web-orri berria. 

Web-orrialdea erabiltzen oso erraza da; Euskaquitaine  elkartearen irudi gisa erabilitako “naïf”  mapan oinarrituta, elkartearen portu guztien eremu partekatua dauka. Gainera, portu bakoitzak honako hau jasotzen duen webgune xumea du: portuaren aurkezpenerako datu batzuk, zerbitzu-zerrenda, helbidea eta harremanetarako datuak, web-orrialde interesgarriak (portuaren, udalaren edo turismoaren web-orria, etab.) edo  RSS web-orrialdeen birzabaltzea, albisteak eta egunerokoa txertatzeko eremua, portuaren ordutegiak, tarifak eta argazkia. Honako lau hizkuntza hauetan dago erabilgarri: frantsesa, euskara, gaztelania eta ingelesa.

Garraioetako sailburuordeak zera adierazi du: «Europa osoan, turismo nautikoaren sektoreak 3,2 milioi pertsonari ematen dio lana eta 183.000 milioi euro sortzen ditu, guztira, balio erantsi gordinean. Turismo nautikoak itsas ekonomiaren heren bat baino gehiago hartzen du. Europako ostatu-lekuen % 51 itsasoa duten eskualdeetan biltzen da. Itsas sektore garrantzitsuena da balio erantsi gordinari eta enpleguari dagokionez, eta, hazkunde urdinaren estrategiaren arabera, hemendik 2020ra % 2-3 artean haziko dela aurreikusi da. 

«Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Akitania osoko itsasertzean, itsasoak, turismoak eta kulturak askotxo dute esan eta ekartzeko. Nautikaren beste sektore bati gagozkiola –trenbide, hegazkin eta errepideekin intermodalitatearen barruan egunero hobetzen ari garen itsasoko garraioari, hain zuzen– Europar Batasunak aurrerabideak eta lankidetza-moldeak eskaintzen ditu, ingurabide urdin delakoaren aldeko apustuan. Bordelek, Bilbok, Baionak eta Pasaiak bide luzea dute berori garatzen» nabarmendu du Aizek. 

«Logistikan, "lehiatzeko lankidetzan" leloa darabil Eusko Jaurlaritzak. Euskaquitainen ere baliatzeko modukoa da ideia hori, lankidetzak kalitateko eta zerbitzuetako erakargarri indartsu bat ekarriko baitie gure portu eta herriei, fatxada atlantikoko belaontzi eta itsasontzi askok bisita gaitzaten» gaineratu du Garraioetako sailburuordeak. 

Itsasoko eta itsasbazterreko turismoaren sektorea ere Batasuneko hazkunde urdinaren estrategiaren parte da, eta Europa adimendun, jasangarri eta integratzailea sustatzeko gaitasun bereziko esparru gisa xedatu da.  Europako Batzordeak hamalau neurri zehaztu ditu, Europako kosta-eskualdeei bultzada berri bat emanez sektorearen hazkunde jasangarrian laguntzeko. Besteak beste, sektorearen finantzazio-aukera nagusiei buruzko online gidaliburu bat prestatu du, bai eta itsaso eta itsasbazterreko turismoko elkarte, sare, talde eta espezializazio adimenduneko estrategia transnazional eta eskualdeartekoen garapena sustatzea ere.

 

Lankidetza

Aizen arabera, «besteren artean, eskualdeko eta tokiko administrazioekin eta sektorearekin aplikatzen dira neurriok». Gaur, sektorearen berri emango digun tresna eder bat ezagutu dugu Euskadi-Akitaniaren arteko lankidetzak emandako web-orri honekin. Bertan, Bordele eta Capbretonetik Getxora arte, gure portuetako edozein bisitatzen dutenentzako informazio ugari jaso eta eskaini ahal izango dugu. 

Zehazki, ehun bat zerbitzu-enpresa sortu dira euskal portuen inguruan, itsasontzien jarduera, laguntza, eta mantentzearekin zuzenean erlazionatuta; horrez gain, badira hotelak, jatetxeak, museoak, eta kultur eta museo-baliabideak ere. Orobat, Atlantikoko mendebaldeko txoko bateko eta besteko jendeen arteko kultur trukea sustatzen ari gara, eta garrantzi bera du horrek ere» gaineratu du. 

Egun batzuk barru, datorren abenduaren 4tik aurrera, sektoreko erakustazoka ezagunenetako batean –Pariseko Nautic-en– bilduko da Euskadi-Akitaniak turismo nautikoaren arloan proposatutako eskaintza.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Antonio Aiz destaca “el potencial que ofrece el turismo náutico a la costa vascoaquitana” https://t.co/WLrMHdKn66

  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Antonio Aiz destaca “el potencial que ofrece el turismo náutico a la costa vascoaquitana” https://t.co/pTCsj5s0Y5

  • @renaudlagrave
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Antonio Aiz destaca “el potencial que ofrece el turismo náutico a la costa vascoaquitana” https://t.co/nxC5R72JLm

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [AQUITANIA EUSKADI] Antonio Aiz destaca “el potencial que ofrece el turismo náutico a la costa vascoaquitana” ➡ https://t.co/p

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    [AQUITANIA EUSKADI] Antonio Aiz destaca “el potencial que ofrece el turismo náutico a la costa vascoaquitana” ➡ https://t.co/pho9vp4HXs

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Régis Lacouette, Marc Moulin, Edurne Egaña, Renaud Lagrave