Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak eta Ertzaintzak Pariseko atentatuen biktimei omenaldia egin diete

2015.eko azaroak 17

Segurtasuneko Milipol Mundu Azokara joan aurretik

Segurtasuneko sailburuordeak, Josu Zubiagak, eta Ertzaintzako zuzendariak, Gervasio Gabirondok, Ertzaintzaren txapel bat utzi dute Pariseko Errepublika plazan, herritarrek iragan asteburuko atentatuen biktimen omenez utzitako ehunka lore eta kandelen artean.

Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzaren arduradunak «Milipol Paris 2015» Segurtasuneko Mundu Azokara joan dira. Aste honetan ari dira egiten, Pariseko Villepinte Erakusketa Parkean, non Ertzaintzak Euskadiko bi teknologia enpresarekin partekatzen baitu presentzia: Tecnalia eta Galea Electric. Izan ere, enpresok segurtasunarekin lotutako produktuak aurkezten dituzte, nazioartean aurkeztu ere, Ertzaintzaren standetik.

«Ekintza xume hau egin nahi izan dugu, Pariseko atentatuetan hil zirenen oroimenez eta frantses herri osoari gure elkartasuna helarazteko, bai eta beraien segurtasunagatik lanean ari diren Polizia-Indarrei» adierazi du Segurtasuneko sailburuordeak.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @urmore1
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @gara_iiriondo: ¿Hacía falta que el viceconsejero de seguridad y el director de la Ertzaintza fueran a París a dejar una txapela? https:…

  • @GARA_ikerbizkar
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @gara_iiriondo: ¿Hacía falta que el viceconsejero de seguridad y el director de la Ertzaintza fueran a París a dejar una txapela? https:…

  • @gara_iiriondo
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    ¿Hacía falta que el viceconsejero de seguridad y el director de la Ertzaintza fueran a París a dejar una txapela? https://t.co/KXT57XT0zl

  • @rgartzia
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Seguridad y la Ertzaintza rinden un homenaje a las víctimas de los atentados de París... https://t.co/sX5dhOg24j

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    [ATENTATUAK PARISEN] Segurtasun Sailak eta Ertzaintzak Pariseko atentatuen biktimei omenaldia egin diete ➡ https://t.co/M58qyzXL4Z

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)