Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik Klima Aldaketari aurre egiteko duen konpromisoa azaldu du Europako Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentziaren 43. Batzarraren aurrean

2015.eko azaroak 16

VG 16 11 15

Euskadik nabarmendu zuen beharrezkoa dela beste eskualde batzuekin nazioartean kolaboratzea, klima-aldaketak dakartzan ingurumen-erronkei aurre egiteko ekintzak koordinatzeko. Horrela azaldu zuen Europako Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentziaren 43. Batzar Nagusian, iragan azaroaren 4an, Florentzian (Italia).

 

Abenduan Parisen egingo den Klimaren Goi Bilerarako egun gutxi falta direnean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak “Euskadiko Klima Aldaketaren aurkako Estrategia-KLIMA 2050” aurkeztu du Europako Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentziaren 43. Batzar Nagusiaren aurrean. Estrategia horrek aurreikusten du berotegi-efektuko isuriak % 80 murriztea hemendik 2050 urtera (2005 urtea erreferentziatzat hartuta).

 

Javier Agirre sail horretako Ihobe sozietate publikoaren zuzendariak azpimarratu zuen Euskadik alor horretan hartuta duen konpromisoa, bere “isuriak Europako isurien % 0,5 baino ez izan arren, eta erakutsi dugu posible dela berotegi-efektuko gasen isuriak murriztea hazkunde ekonomikoa areagotzen den bitartean”. Halaber, defendatu zuen “beste lurralde-gobernu batzuekin batera lan egitea, sareen bidez, hala nola Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen konferentzia hau, CPRM, ICLEI, nrg4sd edo The Climate Group, hartu behar dugun konpromiso politikoen erreferente izateko”.

 

“Iraganean interpretatu dugu isurien maila moteltzeak izaera globalagoa zuela, eta klima-aldaketaren ondorioek ekar ditzaketen inpaktuei egokitzeak, berriz, tokiko maila zuela batik bat; orain, baina, badakigu klima-politikak bi alor horiek maila guztietan gehiago integratu behar dituela bere ikuspegian. Moteltze-neurriek eta egokitze-neurriek maila globaletik tokiko mailaraino dute garrantzia”, azpimarratu zuen Ihobeko zuzendariak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi muestra su compromiso frente al Cambio Climático en la 43 Asamblea de la... https://t.co/6f0EUX3UaG

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)