Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapia Bavariako Ekonomia eta Teknologiako ministroarekin bilduko da asteazken honetan

2015.eko azaroak 16
  • Ondoren, lanerako mahai bat eratuko dute, bi eskualdeetako enpresa-eragileen ordezkariekin, eta industria izango dute gai nagusitzat
  • Merkataritzako ganberek, Confebaskek eta klusterrek Bavariako homologoekin aldebiko bilerak egiteko aukera izango dute

Asteazken honetan, azaroak 18, erakundeen eta enpresen ordezkaritza bat, Arantxa Tapia buruan, Alemaniako Bavaria estatu federatura joango da, erakunde eta enpresa arteko lankidetzari hasiera emateko; bi eskualdeotako lehiakortasunari lotutako hainbat konturen inguruan arituko dira, elkarlanean, industria eta teknologia dituztela ardatz nagusi.

Egun bakarreko misioa da, baina aurrez ezarrita du programa eta bi gobernuak aritu dira berori lantzen; hortaz, bilera egitekotsua izango da, eta bai Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bai Bavariako estatu federatuaren Ekonomiako eta Hedabideetako, Energiako eta Teknologiako Ministerioak elkarrekin garatzeko konpromisoa hartu duten lan-estrategiari hasiera emango dio.

Bilera teknikoak lehen egunean, erakundearteko bilerez haratago

Arantxa Tapiaren eta Ilse Aigner ministroaren arteko lehen bilera batekin hasiko da eguna; ondoren, Mahai tekniko-instituzionalaren osaeraren buru izango dira biak. Hain zuzen, bi eskualdeetako hogei bat ordezkari bilduko dituzte bertan.

Honako hauek izango dira Euskadiren ordezkaritzan: Euskadiko Ganberak, Confebask, Tecnalia eta IK4 aliantza teknologikoak, eta ACICAE, GAIA, AFM eta HEGAN klusterrak.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Industriako sailburuordea, Javier Zarraonaindia; Nazioartekotzeko zuzendaria, Ainhoa Ondarzabal eta Hezkuntza Saileko Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria, Ramón Martínez de Murgia, izango ditu lagun Tapia sailburuak.

Ilse Aigner ministroarekin eta haren Industria eta Nazioartekotze taldearekin, berriz, Bavariako Kantzilertzako Nazioarteko Harremanen Saileko eta Bavariako gobernuaren laneko, gizarte gaietako, familien eta integrazio ministerioko zenbait ordezkarik parte hartuko dute.

Orobat parte hartuko dute Frankonia Erdialdeko eskualderako (Bavaria) Nurenbergeko Merkataritza eta Industriako Ganberak, Munich-eko eta Bavaria Garaiko Merkataritza eta Industriako Ganberak, Mekatronikako eta Automobilgintzako klusterrak, Informazioko eta Komunikaziokoak, eta kluster Aeroespazialak, Bavariako Digitalizazio Zentroak, Ekonomia Hezkuntzako zentroak eta Bayerische Forschungsstiftung ikerkuntza-fundazioak.

Mahai tekniko-instituzionala eraturik, Euskadiko eta Bavariako lehiakortasun-sistemak aurkeztuko dituzte, bai eta eragileotako bakoitzak sistemoi egiten dizkion ekarpenak ere; ondoren, aldebiko bileretan oinarritutako lan-sistema bati ekingo diote, bi eskualdeetako etorkizuneko industriagintzan lankidetza estrategikoari jarraitutasuna emango dioten lan-nitxoak hautemateko.

Euskadi-Bavaria jardunaldia Munichen

Gaia:

Arantxa Tapiaren eta Bavariako ministro Ilse Aignerren arteko bilera.

Euskadi-Bavaria mahai tekniko-instituzionalaren osaera.

Eguna: Asteazkena, 2015eko azaroaren 18a

Agenda:

13:00 - sailburuaren eta ministroaren arteko bilera, (hedabide grafikoei irekia)

14:00 - Mahai tekniko-instituzionalaren osaera, sailburua eta ministroa direla buru. Ordezkaritza duten eragileen aurkezpena. (hedabideei irekia, sailburuaren eta ministroaren esku-hartzeek iraun bitartean)

15:00 - Eragileen arteko aldebiko bilerak (hedabiderik gabe)

Tokia:

Bayerische Staatsministerium für Wirtschaft und Medien, Energie und Technologie (Ekonomiako eta Hedabideetako, Energiako eta Teknologiako Bavariako Ministerioa)

Prinzregentenstraße 28, 80538 München

Sitzungssaal 3026 aretoa

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ilse Aigne, Bavariako Ekonomia eta Teknologiako ministroa