Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du Euskadiko erakundeek errefuxiatuekin solidario izaten jarraituko dutela

2015.eko azaroak 17

Bihar Kantabriako presidentearekin egingo duen bileran, honako gai hauek jorratuko ditu lehendakariak: garraio-azpiegiturak, osasuna, landa-eremua, enplegua eta industria, eta uren hornidura

Eusko Jaurlaritzako eledunak, Josu Erkorekak, berriro adierazi du Euskadiko erakundeek errefuxiatuekin solidario izaten jarraituko dutela; hortaz, iruditzen zaio Pariseko atentatuek ez dietela zertan eragin harrera-politikei. Ildo horretan, uste osoa du euskal gizartearengan, islamofobia agerraldien eragin negatiboaren mende ez erortzeko aski heldua delakoan. Hala baieztatu du Erkorekak, asteartero Gobernu Kontseiluaren ostean egin ohi den prentsaurrekoan.

Munilla apezpikuaren adierazpenen inguruan galdeturik – zeinetan immigranteak Europara etortzearekin lotzen baitzituen Pariseko erasoak–, Erkorekak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren errefuxiatu-harrerako politikaren planteamendua Aita Santuarenarekin bat datorrela, eta Aita Santua Lampedusara bidaiatu ere dela errefuxiatuekiko elkartasunez. Zentzu horretan, iruditzen zaio Parisen bizitako gertaerek ez dituztela elkartasun-printzipioak aldatu behar, eta euskal gizartea norabide horretan adierazten jarraituko den uste osoa du. «Euskadiko gizartea aski heldua da islamofobia agerraldien eraginpean ez geratzeko moduan» esan du.

KANTABRIARA BIDAIA

Eusko Jaurlaritzako eledunak, orobat, lehendakariak bihar Kantabriako presidente Miguel Ángel Revillarekin egingo duen bilerari buruzko zenbait xehetasun eman du. Azaldu duenez, gai hauei buruzkoa izango da bilera: azpiegiturak eta garraioa, enplegua eta berrikuntza, osasuna eta landa-eremua. Halaber, Villaverdeko ur-hornidurari helduko diote.

AHOTSAK PROIEKTUA

Gobernu-kontseiluak Ahotsak proiektua martxan jartzea onetsi du gaur. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan sartutako proiektu bat da, eta hiru euskal unibertsitateekin lankidetzan gauzatuko da. Helburua zera da: unibertsitateko hezkuntzan Bake eta Bizikidetzaren arloko tresna pedagogikoak sartzea. Horretarako, web-orri bat prestatuko dute, eta irakasleek ikasgeletan erabili ahal izango dituzten ikus-entzunezko edukiak eta gidaliburu didaktikoak jarriko dira bertan.

 

Gai-zerrenda (2015/11/17)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.11.10)

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JavierNebot1
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco asegura que las instituciones vascas seguirán siendo solidarias con las personas refugiadas https://t.co/cfrrGtgd1O

  • @GlaciarBlue
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco asegura que las instituciones vascas seguirán siendo solidarias con las personas refugiadas https://t.co/Bi7nH433Vy

  • @coopera_euskadi
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Asunto destacado ➡ @Gob_eus: "Las instituciones vascas seguirán siendo solidarias con las personas refugiadas" ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Viaje del lehendakari a Cantabria, Proyecto Ahotsak ➡ https://t.co/PMRI0iSzLm

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto destacado ➡ @Gob_eus: "Las instituciones vascas seguirán siendo solidarias con las personas refugiadas" ➡ https://t.co/940e8Aszqv

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)