Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik, lehen aldiz, stand propioa izango du Europako MICE turismoko azokarik garrantzitsuenetarikoan, Bartzelonan

2015.eko azaroak 16
  • Bihartik hasi eta datorren 19ra arte, hurrenez-hurren, IBTM World-ak-lehen EIBTM izenarekin ezaguna-pizgarrietako bidaiak, kongresuak, bilerak eta talde, oroar, antolatzeko interesa duten enpresak bilduko ditu.
  • Azokako hiru egunetan Euskadiko standean egongo diren berrogeita hamar euskal enpresak eta erakundek 800 bileratik gora izango dituzte Euskadi eta kongresoak, ekitaldiak eta pizgarriak hemen antolatzeko interesa duten enpresekin.

Bihar, hilak 17, hasiko da Bartzelonan IBTM World (orain arte EIBTM izenarekin ezaguna), estatuko MICE sektoreko turismo azokarik garrantzitsuena eta Europa mailan, nabarmenetarikoa.

Basquetour-Eusko Jaurlaritza, lehen aldiz, stand propioarekin joango da aurten mundu mailara zabalduko den azoka honetatara, Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariaren burutzapean. Standak informazio gune bat izango du non Convention Bureau bakoitzak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz+Arabako Errioxa) bere erakusmahaia izango duen eta, honez gain, bileretarako gune bat ere.

Azokako hiru egunetan, euskal berrogeita hamar enpresek 800 bileratik gora izango dituzte Euskadin eta kongresoak, ekitaldiak eta pizgarriak antolatzeko duen bere eskaintzan interesa duten nazioarteko enpresekin.

Azokara joaten den publikoa pizgarrien, kongresuen, bileren eta taldeen antolaketan interesatutakoa da. Ez da publiko orokorrari zuzendutako azoka eta bisitatu ahal izateko turismo industriakoa izatea derrigorrezkoa da.

IBTM World-ak, ia hogeita hamar urteko ibilbidearekin, 2014an 3.000 erakusle eta ia 9.000 bisitari bildu zituen eta erakusle hauetatik 3.925 erosleak ziren eta gainontzekoak turismo industriaren profesionalak. Azokaren estatistikak ikusgarriak dira, erakusle bakoitzak, bataz beste, sortzen dituen onurak 660.000 eurotakoak direla kontutan izanik eta gehienek, %93k esperientzia errepikatzeko gogoa adierazi zuen.

Azoka egunetan, tailer eta hitzaldi asko egongo dira bertaratzen direnentzako eta baita erosle gonbidatuekin networkinga sustatzeko ekintzak ere, esaterako bihar ospatuko den “Welcome Reception” eta etziko “Networking hour” eta “Club Night”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    [#TURISMO] Euskadi presenta stand propio en una de las ferias de turismo MICE más importantes de Europa (Barcelona)➡ https://t.co/rXbbtr4r9C

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)