Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Zabalik da Euskadiko Toki Administrazioko Idazkari eta Ikuskatzaileen lan-poltsan sartzeko inskripzio-epea

2015.eko azaroak 16
  • Gaurtik, eta ostiralera arte, IVAPek bere webgunean jasoko ditu inskripzioak, www.ivap.euskadi.eus-en; hautaketa-probak, berriz, abenduan egingo dira.
  • Hautagaiek titulu hauetako bat izan behar dute: Zuzenbidea, Politika eta Administrazio Zientziak, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia edo Aktuariotza eta Finantza Zientziak.

Eusko Jaurlaritzak gaur zabaldu du Idazkaritza, Idazkaritza-Ikuskaritza edo Ikuskaritza-Diruzaintzako lanpostu bat betetzeko langileak hautatzeko prozesuan izen emateko epea. Interesdunek gaurtik aurrera eman dezakete izena, azaroaren 20ra arte, eta eskaera online bete beharko dute, www.ivap.euskadi.eus webgunean.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatzen ditu hautaketa-probak, eta abenduko hirugarren astean egingo dira. Hautaketa prozesuak atal teoriko bat eta atal teoriko-praktiko bat izango du; bi atalak egun berean egingo dira. IVAPek 3. nahiz 4. hizkuntza-eskakizun egiaztatuak izatea balioztatuko du, baldin eta ez badira nahitaezkoak. Horrez gain, nahi duenak hizkuntza-maila egiaztatzeko proba bat egin dezake, behin hautaketa-probak amaiturik, hizkuntza-eskakizunak nahitaezkoak diren lanpostuetan ere sartzeko.

Hautagaiek titulu hauetako bat edo dagokien gradua izan beharko dute:

  • Zuzenbideko lizentziatura.
  • Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziatura.
  • Soziologiako lizentziatura.
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatura.
  • Ekonomiako lizentziatura.
  • Aktuariotza eta Finantza Zientziako lizentziatura.
2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @helua
    2015.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @gara_iiriondo: Esto puede interesar. Bolsa de trabajo para licenciados en derecho, sociología y económicas
    https://t.co/Sq3kZm5ZTL

  • @gara_iiriondo
    2015.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Esto puede interesar. Bolsa de trabajo para licenciados en derecho, sociología y económicas
    https://t.co/Sq3kZm5ZTL

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)