Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak frantses herriarekiko elkartasuna agertu du, kontzentrazio isil batean

2015.eko azaroak 16

Laugarren mailako alerta-egoerari eutsiko diote, eta Ertzaintzak zaintza-lanak indartu ditu, atentatuaren egile posibleetako baten bilaketan laguntzeko

Lehendakaria, Iñigo Urkullu, Pariseko erasoak gaitzesteko kontzentrazio isil baten buru izan da; Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin dute, eta bai sailburuek bai langile publikoek parte hartu dute, Frabrice Delloye Frantziako kontsularekin batera. Kontzentrazioaren ostean, Eusko Jaurlaritzak frantses herriarekiko elkartasuna agertu du, Josu Erkoreka eledunaren bitartez. Erkorekak, orobat, azaldu du Eusko Jaurlaritzak 4. mailako alertari eutsiko diola eta Ertzaintzak beste polizia-kidegoekin lankidetza hertsian diharduela, atentatuaren egile posibleetako baten bila.

Iñigo Urkullu lehendakariak larunbatean Adierazpen Instituzionalean jada egin bezala, Eusko Jaurlaritzak berriz ere gaitzetsi ditu Pariseko eraso neurrigabeak. «Euskadik hunkituta jarraitzen du indar osoz gaitzesten dugun eraso terrorista honen aurrean» jakinarazi du eledunak.

Era berean, Erkorekak azaldu du Segurtasun Sailak zabalik dituela Barne Ministeriorekin komunikatzeko eta koordinatzeko bide guztiak, bai eta Europako gainerako polizia-kidegoekin dituenak ere, Europar Batasunean segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, atentatuaren egileetako bat bilatze- eta atxilotze-egoeran dago; horrenbestez, beste poliziekin lankidetza hertsian dihardu Ertzaintzak.

Ildo berean, Herrizaingoko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak azaldu du Ertzaintza alerta egoeran dagoela, bilatzen duten terrorista Euskadin egon, edo beste herrialde batera joateko Euskaditik igaro, litekeen posibilitateari erantzuteko. Halaxe ziurtatu du kazetarien galderei erantzutean, Arkautin Ertzaintzaren promozioko 250 ikasle berriei egindako harreraren buru izan ondoren. 

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ATENTADOS PARÍS] Hemos querido mostrar nuestra solidaridad al pueblo francés con una concentración silenciosa ➡ https://t.co/

  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco muestra su solidaridad al pueblo francés en una concentración silenciosa https://t.co/oLcMqrzwAY

  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco muestra su solidaridad al pueblo francés en una concentración silenciosa https://t.co/yNcuc96ZeD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fabrice Delloye