Berriak Lehendakaritza

Pariseko atentatuen kontrako Eusko Jaurlaritzaren gaitzespen adierazpena

2015.eko azaroak 14

Iñigo Urkullu lehendakariak honako adierazpena irakurri du Parisen gertatu diren atentatuak gaitzesteko:

"Pariseko eraso terrorista, kriminalak eta bidegabeak kondenatu eta gaitzetsi nahi ditut.

Lehendakari naizenez gero, biktimen familiei eta Frantzia osoari elkartasuna adierazten diet. Halaber, Euskadiko gizartearen atsekabe-sentimenduak ere helarazi nahi dizkiet, bizitzaren eta duintasunaren aurkako atentatu honengatik hunkituta baitago.

Frantziako agintariei, Estatuan dituzten ordezkarien bitartez, gaitzespen, elkartasun eta laguntza mezuak helarazi dizkiegu.

Euskadiko gizarteak badaki terrorismoa pairatzea zer den. Honen kontra argi agertu da eta indarkeriaren biktimenganako elkartasuna adierazi izan du. Horregatik, elkartasuna hitzak enpatia eta hurbiltasuna esan nahi du halako momentuetan.

Gertakizun krudel hauen oroitzapenek lotsa eta higuina besterik ez dute eragingo. Gizakien eta gizateriaren historiaren alderdi okerrenaren parte izango dira.

Jaurlaritzak lasaitasunerako deia egin nahi du. Larrialdiko dispositiboa abiarazi dugu, segurtasuna bermatzeko eta terrorismoa desagerrarazten laguntzeko beharrezko ekintza guztiak gauzatu ahal izateko.

Segurtasun Sailak eta Ertzaintzak Barne Ministerioarekin komunikazio-bide bat irekita dute Europar Batasuneko egoeraren eta balorazioen arabera hartu beharreko neurriak koordinatzeko.

Era berean, euskal alderdi politiko eta instituzioetako buruekin harremanetan jarri naiz eskuratzen goazen informazioaren berri emateko.

Azkenik, euskal gizarteari datorren astelehenean eguerdiko hamabietan instituzioek deituko dituzten bost minutuko gaitzespen elkarretaratze isiletara hurbiltzeko eskaera luzatzen diot."

13 iruzkin
  • @XGoicoechea
    2015.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DECLARACIÓN] Condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París ➡ https://t.co/42cgw8rUZa

  • @BilbaoNext
    2015.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkiaga: Declaración de condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París https://t.co/ad6dbVaD0l

  • @MirenNotario
    2015.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Declaración de condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París https://t.co/a5ScrD0vtI

  • @rgartzia
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    En el acto de entrega de placas emblema a Ertzainas jubilados y familias de fallecidos, que ha tenido lugar en la... https://t.co/sYicNwcJuw

  • @iurkiaga
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Declaración de condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París https://t.co/ad6dbVaD0l

  • @pnvgasteiz
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DECLARACIÓN] Condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París ➡ https://t.co/SAE5GoZsKP

  • @ikermagno
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DECLARACIÓN] Condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París ➡ https://t.co/42cgw8rUZa

  • @AitziberIrigora
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DECLARACIÓN] Condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París ➡ https://t.co/42cgw8rUZa

  • @AitziberIrigora
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DECLARACIÓN] Condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París ➡ https://t.co/SAE5GoZsKP

  • @ORU_fr
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Aquitaineuskadi: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Declaración de condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París h…

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    [DECLARACIÓN] Condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París ➡ https://t.co/SAE5GoZsKP

  • @Aquitaineuskadi
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco : Pariseko atentatuen kontrako Eusko Jaurlaritzaren gaitzespen adierazpena https://t.co/DYL1bfK3mj

  • @Aquitaineuskadi
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Declaración de condena del Gobierno Vasco contra los atentados de París https://t.co/QhZoDlnGz5

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak