Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez selekzioak eta Vuelta orain arte ez direla Euskadira etorri da “arraroa”

2010.eko abuztuak 06

Blanca Urgell, Kultura sailburua, Gasteizen saskibaloi selekzioaren kontzentraziora joan da

Eusko Jaurlaritzak asteburu honetan Gasteizen Espainia, Eslovenia eta Lituaniako selekzioak bilduko dituen Nazioarteko Saskibaloi Txapelketari bere babesa eman dio. Norgehiagoka hau Turkian egingo den 2010eko Munduko Saskibaloi Txapelketarako prestatzeko gauzatuko da. Blanca Urgell, Kultura sailburua, gaur goizean Espainiako Saskibaloi Selekzioaren entrenamendura joan da ongi etorria egitera. Urgellen ustez, selekzioek orain arte Euskadin beren partiduak ez dituztela jokatu da “arraroa”. Talde espainiarreko jokalariek gaur beren bigarren entrenamendua egin dute Fernando Buesa Arena Pabilioian, Gasteizen jokatuko den lagunarteko Nazioarteko Txapelketa baino lehen.

Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 6, 7 eta 8an Arabako hiriburuko Buesa Arena Pabilioian egingo den lagunarteko nazioarteko txapelketari bere babesa eman dio. Lehiaketa hori Turkian egingo den 2010eko Munduko Saskibaloi Txapelketarako prestatzeko egingo da eta Espainia, Eslovenia eta Lituaniako Gizonezko Seniorren Selekzio Nazionalek parte hartuko dute. Hitzordu hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Blanca Urgell, selekzioaren entrenamendura joan da jokalariei eta talde teknikoari ongi etorria egitera. Ugellek saskibaloiak eta txirrindularitzak “Euskal Herrian zale asko eta asko” dauzkatela gailendu du, hori dela eta, selekzioko kideak hurbiletik ikusi ahal izateko “une berezia” da. “Herritarrak pozarren egongo dira”, erantsi du. Urgellen hitzetan, selekzioek eta Espainiako Vueltak orain arte ez dutela Euskadi bisitatu da “arraroa”.

Entrenamenduan egin duen bisitan, sailburuak selekzioaren kamiseta bat jantzi du eta bertan, bere izena zegoen idatzita. Sailburuaren hitzetan, “opari polita” izan da.

Iruzkin bat
  • 2010.eko abuztuak 09

    Efectivamente, lo normal es disfrutar del deporte y del ciclismo, sea en el Tour o en la Vuelta. Lo anormal es pretender revestir estos actos de política. Ojalá dentro de poco los aficionados vascos puedan ver a la selección española de fútbol. Estoy seguro de que habría "tortas" por conseguir una entrada.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Kultura sailburua