Berriak Lehendakaritza
Eu

Txile eta Perurako ordezkariak eta HABEko zuzendariak Hego Amerikako Euskara eta Euskal kulturaren egoera eztabaidatu dute

2010.eko abuztuak 05


Ana Urchueguía Eusko Jaurlaritzako Txile eta Perurako ordezkaria iragan astean Jose Francisco Zinkunegi HABEko zuzendaria eta "Euskara Munduan" programaren koordinatzailearekin batzartu zen Euskara eta euskal kulturaren egoera aztertzeko Hego Amerikako zati honetan. Bileran Iratze Esnaolak ere hartu zuen parte, Euskara eta Euskal Kultura eskolen lektorea Txileko zenbait unibertsitatetan.


Bileraren lehenengo puntua Txileko Viña del Mar herrian uztailaren 16tik 24ra bitartean Kolonbia, Uruguai, Brasil, Peru, Argentina eta Txiletik etorritako 21 euskara irakasle bildu zituen Barnetegiaren baloraketa egitea izan zen. Txilen lehen aldiz ospatu den Barnetegiaren helburua egun euskara irakasten duten bertako irakasleei behar dituzten lanabesak aurkeztea da, horrela hauek erraztasun gehiago izan dezaten Hego Amerika guztitik sakabanatuta dauden euskara eskolak erraztasun handiagoz emateko. 


Barnetegiko ikasle bakoitza bere euskara eskolak ematen jarraitzen du astebeteko seminario honen ostean, eta honen inguruan ere mintzatu dira Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, HABEko zuzendaria eta unibertsitateko lektorearen artean; euskara irakasleen ziurtagiri ofizialari buruz, hain zuzen. Barnetegi hauten parte hartzen duten irakasleak euskara eskolak ematen dituzte Euskal Etxe ezberdinetan, Hego Amerikako 6 herrialdetan barna. Interneten dagoen kurtso baten bidez lortu daitekeen ziurtagiri honekin euskara eskolak ematen jarraitzea ahalbidetzen zaio bertako jendeari, Euskal Herritik norbait etortzea itxaron gabe, eta ikasle berriak irakasle bihurtzen lagunduz. Hala, euskara irakatsi eta zabaltzeko katearen zati garrantzitsu bilakatzen dira.


Azken puntua, egun Txileko 3 unibertsitatetan ematen den Euskara eta euskal kultura lektoratuaren programazio berria izan da,  eta baita Valparaisoko Unibertsitatean programazioarekin jarraitzeko ekimena ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Urchueguia ordezkaria