Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Estrategia nazioarteko 24 egitasmo onenen artean hautatu dute, «karbono-kontsumo gutxiko lurralde erresilientea lortzeko gaitasuna du eta»

2015.eko azaroak 13
  • Egitasmoaren garapen eta helburuak eredu gisa aurkeztuko dira, datorren abenduaren 1ean, Pariseko COP21 Klimaren Munduko Gailurrean
  • ICLEI-Europako Hiri eta Herri Jasangarrien Elkarteak antolatutako Ekintza Eraldatzaileen Programa

 

Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Estrategia-KLIMA 2050 egitasmoak eremu lokalean dituen eduki eta helburuak presente izango dira abenduaren 1ean COP21 Klimaren Munduko Gailurrean, hain zuen ere ICLEI - Europako Hiri eta Herri Jasangarrien Elkarteak antolatutako Ekintza Eraldatzaileen Programaren baitan; izan ere, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako egitasmoa nazioarteko 24 proiektu onenen artean aukeratua izan da, eraldaketa bultzatzeko duen gaitasun positiboa dela eta.

 

ICLEIk gidatutako Ekintza Eraldatzaileen Programak (ingelesezko siglekin ezagutzen da: TAP) hiri eta eskualdeek kapital-fluxuak eskuragarriago izatea bermatzea du helburu; horretarako, kapital fluxu gehigarriak katalizatu eta bizkortuko ditu, bai eta inbertsioak sustatuko ere, honako arlo hauetan: karbono emisioen murrizpena, erresilientzia klimatikoa (hau da, kontrako baldintza klimatikoetara egokitzeko gaitasuna), garapen urbanoa eta gobernamendua.

 

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren arabera, «Bilbo, Donostia eta Gasteiz, Euskadiko hiru hiriburuak presente izango dira Parisen, hain zuzen ere, Ekintza Eraldatzaileen Programak, Klimaren Munduko Gailurrarekin bat eginik, antolatutako topaketa paraleloan. Bertan, klima-aldaketara egokitzeko eta berori arintzeko hainbat egitasmo aurkeztuko dituzte, guztiak ere 2020. urtera begira indarrean jarritakoak. Topaketan aurkeztuko diren mundu guztiko 24 hautagaitzak aukeratzeko, besteak beste, faktore nabarmengarri hauek hartu dira kontuan: egitasmoaren anbizioa, zeharkakotasuna, sektore anitzetan eragiteko ahalmena, berrikuntza, inklusioa eta lidergo gaitasuna».

 

Bilboko proiektuak klima-aldaketara egokitzeko lanak jorratuko ditu, ibaien ibilguetan eta itsas mailan izandako igoerek sortutako uholdeei aurre egiteko egitasmoetan jarririk indarra. Besteak beste, Zorrotzaurreko gune postindustriala leheneratuko da eta Deustuko kanala ireki (75 metroko zabalera). Azken lan hori dela medio, nabarmen aldatuko da gunearen morfologia; izan ere, penintsula izatetik, uharte izatera pasako da. Horrela, ibaiaren gehieneko emaria arindu egingo da, uholde arriskua gutxituz.

 

Donostiak, berriz, mugikortasunarekin lotutako politikak jarriko ditu abian, klima-aldaketari aurre egiteko asmoz. Hala, % 100 elektrikoa den autobus bat probatuko da eta autobus hibridoak ere sartuko dira autobusen flotan. Lan horietan, halaber, oinezkoentzako gune atseginagoak sortuko dira, bizikleta erabiltzeko eskuarteko azpiegiturak baliatuko dira, eta garraio publiko bertikala ere hobetuko da. Horren ondorioz, hiri ondoko muinoen irisgarritasuna hobetuko da, igogailuen, arrapala mekanikoen eta eskailera mekanikoen bidez.

 

«Gasteiz, azkenik, klima-aldaketara egokitzeko eta hori arintzeko irtenbideak, naturan oinarritutakoak, frogatzeko lekua izango da. Horretarako, espazio berdeak egitura urbanoan integratzeko estrategia bat jarriko da abian, uneotan degradatuta dauden zonaldeak pixkanaka leheneratuz eta bere egoera naturalera itzuliz», zehaztu du Ana Oregi sailburuak. «Hiru proiektu pilotuon emaitzak oso baliagarriak izango dira etorkizunera begira ekintza eraginkorragoak identifikatzeko eta Euskadin eraldaketa azkar bat abian jarri ahal izateko, betiere, Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarearen laguntzarekin».

 

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VaneBailo
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @MartaOlazabal: Zorionak! La Estrategia Vasca de Cambio Climático expuesta en la #COP21 https://t.co/3BabYIIxdc

  • @MartaOlazabal
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    Zorionak! La Estrategia Vasca de Cambio Climático expuesta en la #COP21 https://t.co/3BabYIIxdc

  • @MartaOlazabal
    2015.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @babajoal: La Estrategia Vasca de Cambio Climático, entre los mejores proyectos internacionales. https://t.co/6pXMRVbwrh #COP21 #ICLEI #…

  • @babajoal
    2015.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia Vasca de Cambio Climático, entre los mejores proyectos internacionales. https://t.co/6pXMRVbwrh #COP21 #ICLEI #Euskadi

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2015.eko azaroak 18

    Mucho agradecemos los comentarios y aportaciones. Si deseen conocer la Estrategia de Cambio Climático 2050 completa está en el siguiente link:

    http://issuu.com/ingurumena/docs/klima2050_es

  • 2015.eko azaroak 18

    La propuesta de San Sebastián me parece que va en la línea correcta y donde debe haber un compromiso no solo formal, sino ético de los países que emiten toneladas de gases con efecto invernadero debido al exceso de consumo de hidrocarburos y las extracciones de minerales sin mayor control y regulación.
    Iniciar investigaciones, procesos e implementación de nuevas fuentes de energía amigables con el medio ambiente.
    un estadista dijo que de seguir con el exceso de consumo y la emisión descontrolada de GEI, es la especie humana la que está en peligro de extinción.

  • 2015.eko azaroak 18

    La CAPV es sin duda una de las regiones del Estado con mayor pluviometría. Sin embargo el documento "Cuaderno del agua, Agua y medio hídrico en los entornos urbanos" recientemente editado por Udalsarea21, destinado a marcar la estrategia vasca de su relación con el agua, no se menciona ni se contempla hacer un uso "inteligente" del agua de lluvia urbana, adoptando nuevos criterios y enfoques de Drenaje Sostenible, para de esta forma valorizar este recurso natural y simultáneamente reducir problemas de inundaciones y contaminación. Chocante y decepcionante...

  • 2015.eko azaroak 18

    Lan Ona. Zorionak!

  • @miluja7074
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#KLIMA2050] La Estrategia Vasca de Cambio Climático seleccionada entre los 24 mejores proyectos internacionales ➡ https://t.c

  • @GlaciarBlue
    2015.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia Vasca de Cambio Climático seleccionada entre los 24 mejores proyectos internacionales “por su cap... https://t.co/xxWZFi3T67

  • @laufeij
    2015.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/CMHwNbu7nY Así que el pelotazo urbanístico de Zorrozaurre es realmente una forma de lucha contra el cambio climático. Que cosas

  • @PIPEJGV
    2015.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#KLIMA2050] La Estrategia Vasca de Cambio Climático seleccionada entre los 24 mejores proyectos internacionales ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    [#KLIMA2050] La Estrategia Vasca de Cambio Climático seleccionada entre los 24 mejores proyectos internacionales ➡ https://t.co/gzgRSQfDBX

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)