Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Mugikortasunari buruzko Bigarren Foroan, webguneak eta horiek mugikortasunarekin, turismoarekin eta kulturarekin duten lotura aztertuko dira

2015.eko azaroak 13
  • Eusko Jaurlaritzak antolatuta, datorren azaroaren 20an egingo da, Arabako hiriburuko Europa jauregian
  • Vitoria-Gasteiz eta Laudio/Llodioko udalek beren esperientziak azalduko dituzte

VG, 2015/11/13

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatutako Mugikortasunari buruzko Bigarren Foroan, Arabako hiriburuan, datorren azaroaren 20an, garraio-zerbitzuei buruzko informazioa eman eta zerbitzu horiek sustatzen dituzten webguneak aztertuko dira, baita mugikortasunarekin, turismoarekin eta kulturarekin duten harremana ere. Vitoria-Gasteizko eta Laudio/Llodioko udalek arlo horretan dituzten esperientziak azalduko dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendari Marko Boronatek «mugikortasun publikoarekin zein pribatuarekin zerikusia duten pertsona guztiek Vitoria-Gasteizko Europa kongresu-jauregian egingo den topaketan parte hartzeko» deialdia egin du.

 

Udaletako, foru-aldundietako, Eusko Jaurlaritzako, klusterretako eta garraio-enpresa publiko eta pribatuetako mugikortasuneko arduradunen eta Euskadiko garraio-agintaritzen arteko topaketak besteek mugikortasunarekin lotuta egiten dituzten lanak eta jarduerak ezagutzeko balioko du.

 

Jardunaldi horretarako lan-plangintzan, Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasuneko operadoreen webguneen kokapena aztertu eta sektorearen egoera orokorra zehaztuko da, Marko Boronaten eskutik.  Turismo eta kulturaren arloko ikuspegia Basquetourreko zuzendari Arantza Madariagak azalduko du.

 

Horrez gain, Bizkaiko Garraio Partzuergoko kide Manuel Tejadak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako kide Eluska Renedok parte hartuko dute; Vitoria-Gasteizko eta Laudio/Llodioko hiri- edo herri-esperientziak, berriz, dagozkien udal ordezkariek azalduko dituzte.

 

«Mugikortasunaren balioa sakon ezagutzea, optimizatzea, jasangarria egitea eta gizarteari ikuspegi sozial, kultural eta ekonomikotik ahalik eta mesede handiena egitea lortzea da asmoa», adierazi du Boronatek. «Topaketa honetan, ideiak eta esperientziak alderatuko dira eta mugikortasunarekin lotutako lanak eta jarduerak partekatuko dira».

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2015.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    El segundo Foro de Movilidad analizará las web y la relación entre movilidad, turismo y cultura https://t.co/NbLWbnkTEP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Tejada, Eluska Renedo