Euskadi Paris COP 21 goi-bileran: The world is watching
- Bihar, ostirala, azaroak 13, aldibereko hainbat ekitaldi egingo dira mundu osoan, klima-aldaketaren aurka jarduteko premiaren inguruan kontzientzia sortzeko
- Oregi sailburuak Parisen ekitaldi batean parte hartuko du, abenduaren 4an, Anne Hidalgo alkatearekin eta Michael R. Bloomberg-ekin batera
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12
Bihar, azaroak 13, hainbat ekitaldi egingo dira mundu osoan, The Climate Reality Project egitasmoak antolatuta, «24 hours of Reality and Live Earth: The World is Watching» lelopean. Helburua da munduko liderrei klima-aldaketaren aurka jarduteko premia gogoraraztea. Klima-aldaketari buruzko COP 21 goi-bileraren aurretik egingo diren ekintzetako bat da biharkoa; goi-bilera, hain zuzen, azaroaren 30etik abenduaren 11ra bitartean izango da, Parisen, eta hantxe izango da Eusko Jaurlaritza ere, parte hartzen.
Bihar, honako hiri hauetan egingo dituzte jarduera jendarteratzaileak: Lurmutur Hiria, Afrikarako (Great need brings great promise for sustainable development); Rio de Janeiro, Latino Amerikarako (Seeing the forest and the trees: Global solutions begin with local actions); Miamin, AEBko ekialderako, Mexikorako eta Kariberako (Leadership responding to the need for a clean energy economy); Calgary Kanadarako eta AEBko mendebaldeko kostalderako (Regional leadership forges essential progress); Sydney, Australia, Zelanda Berria eta Ozeaniarako (If the government won’t act on climate, the people will); Manila, Filipinetarako, Indonesiarako eta Asiako hego-ekialderako (While Western Leaders hesitate, developing nations take the lead); Pekin, Txinarako (An emissions leader confounds the critics and jumpstarts a global energy shift); New Delhi, India, Bangladesh eta Pakistanerako (Large-scale ambitions to match large-scale need).
Paris COP 21ean Euskadik hitzordu garrantzitsua izango du abenduaren 4an, Pariseko udaletxean, beste herrialde, eskualde eta udalekin batera. Ana Oregi sailburua izango da euskal ordezkaritzaren buru. «Hogei urtez negoziazioetan aritu ondoren, nazioarteko akordio eta konpromiso bat taxutzeko aukera dugu, mende honetan planetaren tenperatura bi gradu baino gehiago igotzea saihesteko hartara: horretarako, berotegi-efektuko gasen isuriak murriztu behar ditugu, guztion artean. Eskualdeek zeregin funtsezkoa dute erabaki horietan» adierazi du Ingurumen arloko euskal arduradun nagusiak.
Michael R. Bloomberg eta Anne Hidalgo alkatea izango dira abenduaren 4an Le Sommet des Élus locaux pour le Climat lelopean egingo den ekitaldiaren buru, non Compact of Mayors* akordioaren sinatzaileek abiarazitako hainbat ekimen bilduko baitira. Hain zuzen, isuriak murrizteko engaiatutako alkateen eta eskualdeko administrazioburuen mundu-koalizio bat da Compact of Mayors delakoa.
(*Le Compact of Mayors a été créé fin 2014, par Michael R. Bloomberg, Envoyé spécial des nations Unies pour les villes et le changement climatique, par Ban Ki-Moon, Secrétaire général des Nations Unies, et par plusieurs réseaux de ville : ICLEI-Conseil international pour les initiatives écologiques locales, le C40 ainsi que CGLU, avec le soutien d'ONU-Habitat (Programme des Nations unies pour les établissements humains). En partenariat avec leurs pairs, le Compact of Mayors est aujourd'hui fière de rassembler plus de 80 villes engagées, représentant plus de 280 millions d'habitants du monde entier, soit environ 4 % de la population mondiale.
* http://www.cop21.gouv.fr/projets/escp-europe/
-
2015-11-13
Comentario de Twitter:
[KLIMA ALDAKETA] Euskadi Paris COP 21 goi-bileran: The world is watching ➡ https://t.co/lljIhsUSSK #BasqueCountry https://t.co/Z0FJDIT8au