Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak kudeaketa-bikaintasunari eta pazientearen arretari emandako 9 Best in Class sari jaso ditu sarion X. edizioan

2015-11-12

Best in Class 2015 sariak banatzeko ekitaldia

Bilbao-Basurtoko ESIa izan da erakunde sarituena, lau sarirekin, Zerbitzu onenaren kategoria hauetan: Erretina eta Bitreoa, Neurologia, Anestesia eta Bizkortzea eta Esklerosi anizkoitza

Gurutzeta-Ezkerraldea-Enkarterriko ESIari Pediatriako zerbitzu onenari saria eman diote

Barrualde-Galdakaoko ESIak kategoria honetan jaso du BIC saria: Eskizofrenia espezialitateko zerbitzu onena

Arabako Ospitale Psikiatrikoak, Arabako Osasun Mentaleko Sarean, Psikiatria zerbitzu onenaren saria jaso du

 Osakidetzak e-osasuneko egitasmo onenari saria jaso du, «Osabide Global: del e-book al Word real data» proiektuagatik eta hamar urtetan BIC sarietan egin duen bideagatik

Bart jakin zen zein izan diren Best in Class 2015 sarien irabazleak, Madrileko erkidegoko egoitzan egindako ekitaldi batean. Aurten ere, bereziki nabarmendu da Euskadi, beste urtebetez, Estatuko erakunde sanitario hoberenen kudeaketa-bikaintasuna eta pazienteen arreta saritzen duten sari hauetan: Osakidetzak 9 sari lortu ditu, eta 18 kategoriatan finalista izan da.

Espezialitateka, sariak biltzen jarraitzen du Basurtoko Unibertsitate Ospitaleak, Bilbao-Basurto ESIaren barruan: oraingoan lau bildu ditu, iaz baino bat gehiago. Halaber, hamaika espezialitatetan izan da finalista, eta aurten kategoria hauetan egin diote zerbitzu onenaren errekonozimendua: Erretina eta Bitreoko zerbitzua; Neurologia zerbitzua, Anestesia eta Bizkortzeko zerbitzua, Esklerosi Anizkoitzaren Unitatea.

Bestalde, Gurutzeta Ospitaleak, Gurutzeta-Ezkerraldea–Enkarterri ESIaren baitan, Pediatriako zerbitzu onenaren saria jaso du berriro, eta finalista izan da beste lau zerbitzutan ere.

Barrualde-Galdakaoko ESIaren baitako Galdakao-Usansoloko Ospitaleak, era berean, zerbitzu onenaren saria jaso du, bigarren urtez jarraian, Eskizofrenia espezialitatean, etabeste lau kategoriatan finalista izan da ere.

Osasun mentalarekin jarraituz, Arabako Ospitale Psikiatrikoko Psikiatria zerbitzuak, Arabako Osasun Mentaleko Sarearen barruan, Psikiatriako zerbitzu onenaren saria irabazi du.

Horrez gain, e-osasuneko egitasmo onenaren kategorian ere Osakidetza saritu dute, lehen sariarekin, «Osabide Global: del e-book al real word data» proiektuagatik. Osakidetzak jada irabazi zuen sari horixe, duela bi urte, Osarean egitasmoari esker eta  atzo ganean ere aitortzu zuten hamar urtetan BIC sarietan egin duen bideagatik.

E-osasunari buruzko atalean, nabarmentzekoa da Arabako Osasun Mentaleko Sarearen lana Ohorezko aipamenarekin aitortu dutela, «De Los Incunables a la Inteligencia Artificial» proiektuagatik.

Contenidos e Información de Salud argitaletxearen Gaceta Médica argitalpenak eta Errege Juan Carlos Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedrak sustatzen dituzte Best in Class sariak, elkarlanean. 

Aurkeztutako erakundeen artean PAKI indizean (Pazientearen Asistentziako Kalitatearen Indizea) puntuazio onena lortzen duten lehen mailako arretako zentro, ospitale eta zerbitzu nahiz unitateei ematen zaie. PAKI indizetik kanpo, Estatuko e-osasuneko proiektu onena saritzen dute BIC sariek, eta aurten hirugarren edizioa dute.

PAKI indizeak, besteak beste, honako arlo hauetan lortutako emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak hartzen ditu kontuan: arreta-zerbitzuak, irisgarritasuna, zerbitzu-zorroa, bezeroen gogobetetzea, interesdunei emandako informazioa eta lortutako aitortzak.

Sariak banatzeko garaian, epaimahaiak aintzat hartzen du, orobat, osasuneko profesionalen inplikazioa eta konpromisoa.

Aurtengo edizioan, ospitale eta osasun-zentroetako 736 zerbitzu eta sail baino gehiago aurkeztu dira sarietara.

 Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12a.

8 iruzkin
  • Argazkia jose Angel López González
    2015-11-18

    Tengo 2 nietos que nacieron prematuros y viendo el trato recibido en estos casi 3 años que tienen, mi experiencia sobre el servicio de pediatría de Cruces es que si bien hay profesionales que se merecen el titulo y como personas son extraordinarias hay algunos que dejan mucho que desear.

  • Argazkia SN Robot
    @GlaciarBlue
    2015-11-18

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza recibe 9 premios Best in Class a la excelencia en la gestión y la atención al paciente en la X edició... https://t.co/4wC5dRqc1A

  • Argazkia SN Robot
    @esaradiez
    2015-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osakidetza recibe 9 premios Best in Class a la excelencia en la gestión https://t

  • Argazkia SN Robot
    @cmbizkaia
    2015-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osakidetza recibe 9 premios Best in Class a la excelencia en la gestión https://t

  • Argazkia SN Robot
    @JASANZMERCK
    2015-11-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osakidetza recibe 9 premios Best in Class a la excelencia en la gestión https://t.co/m8rgmkV7MJ

  • Argazkia SN Robot
    @jdarpon
    2015-11-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osakidetza recibe 9 premios Best in Class a la excelencia en la gestión https://t.co/uby5Ic8cWU

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_franco
    2015-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osakidetza recibe 9 premios Best in Class a la excelencia en la gestión https://t

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-11-12

    Comentario de Twitter:
    [SARIAK] Osakidetzak kudeaketa-bikaintasunari eta pazientearen arretari emandako 9 Best in Class sari jaso ditu ➡ https://t.co/y0RHNVejKV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan