Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskal AEko industri jarduera %4 hazi zen 2010eko ekainean

2010.eko abuztuak 04

Eustatek landutako datuen arabera, 2010eko ekainean, lan egutegiko termino homogeneoetan %4,0 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko maiatzarekin alderatuta.

 

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiru hileroko hazkunde zuzendua

 

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko ekaineko indizearen bilakaera positiboa da denetan, Energian (%-0,2) izan ezik, 2009ko ekainaren aldean. Bitarteko ondasunak %6,7 igo dira, Ekipo-ondasunak %1,0; Kontsumo-ondasunak %6,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %11,8 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %5,0.

 

Hil artekoa, 2010eko ekainean maiatzaren aldean, negatiboa izan da Bitarteko ondasunetarako, (%-2,1) eta Ekipo-ondasunetarako (%-0,8). Energia %5,2 igo da, eta Kontsumo-ondasunak %3,1 maiatzaren aldean; hauen barruan Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %10,1 eta ez-iraunkorrenak %1,3 igo dira.

 

2010eko ekainean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Kautxu eta plastikoa (%30,2) eta Petrolio fintzea (%21,5) izan dira.

 

Industri produkzioaren indizean urte batetik bestera hazkunde handienak eta txikienak izan dituzten sektoreak. A-31 sektorea

 

Urte arteko tasetan Larrugintza eta zapatagintzak (%-37,1) eta Metalezko eta ez-metalezko mineralek (%-23,5) izan dituzte erorketarik handienak.

 

Ekaineko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%13,5) eta Bizkaian (%5,4). Gipuzkoan %2,3 jaitsi da. Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Araban (%-1,1) eta Gipuzkoan (%-1,3), 2010eko maiatzaren aldean. Bizkaian aldaketarik ez (%0,0).

 

2010eko Ekaina. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza tasak (%)

 

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Iruzkin bat
  • @SUnzurrunzaga
    2010.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News La actividad industrial de la C.A. de Euskadi aumentó un 4% en junio de 2010 . http://bit.ly/dhXKNI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan