Berriak Kultura
Eu

Ipuin kontalari talde batek Donejakueren urtea ospatu du Gasteizen, "Un camino que cuenta" programaren barruan

2010.eko abuztuak 06

Gaur iluntzean, Oihulari Klown taldeko ipuin kontalariek, ikuskizuna eskaini dute Gasteizko Harresian, Eusko Jaurlaritzak Donejakue Urtea ospatzeko antolatutako "Un camino que cuenta" programaren barruan

Eusko Jaurlaritzak ipuin-kontalarien eta Donejakueren bi bideek (Euskadiko iparraldekoak eta barnealdekoak) barne hartzen dituzten herrien bitartez, Done Jakueren urtea ospatuko du SECCekin (Kultura Ospakizunen Estatuko Sozietatea) lankidetzan, eta hainbat ekitaldi jarri ditu martxan "Un camino que cuenta" programaren barruan.

"Un camino que cuenta"

Done Jakueren bidea mendeetan izan da askotariko topaketen lekuko, kulturen muga mugikorra, hasierarako bide bat. Kultura topaketa higikorra eta parte-hartzaileentzako erritu moduko bat dela kontuan hartuz, Done Jakueren bideak denbora luzean herri-ipuinen modura jardun zuela esan daiteke, hau da, batetik bestera migratuz, muga politiko ororen gainetik, guztiak suaren berotasunean bildu ditu, gizateriak bere buruari bidali dizkion antzinako mezuak finkatu ditu eta neofitoen jarrera behin eta berriz eztabaidagai bihurtu du. Are gehiago, aterpetxeetan pizten ziren eztabaida ugarien artean, istorioak kontatzea sarrien egiten zen gauzetariko bat izan zen mende askotan.

Hori gogorarazteko, 4 narratzaile talde joan den astelehenetik (abuztuak 2) hasita eta gaur arte, Donejakueren Iparraldeko zein Barnealdeko Bideak zeharkatzen dituzten zenbait herritan ikuskizunak eskaintzen ibili dira. Horrela, ahozko narrazioaren tradizioa berreskuratzen saiatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan