Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapia sailburuaren bisitaldia Wärtsilä enpresara

2015.eko azaroak 11

Bermeon kokatutako enpresa horren jarduera berritzaileena sektore hauetara bideratzen da: ontzigintza sektorerako motor eta helizeen ekoizpena, argindarraren sorkuntza, eta gas eta petrolio industria

 

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta  Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia Wärtsilä enpresako ordezkariekin bildu da gaur goizean, berarekin batera izan direlarik Industria sailburuorde Javier Zarraonaindia eta Industria Garapeneko zuzendari Alejandro López Cárcamo jauna.

Jon Sabin zuzendari orokorrarekin eta  I+G Laborategiko eta  itsas konponbideen departamenduko  arduradun nagusiekin -José Ramón Isasi eta Josu Goiogana  hurrenez hurren- bilera bat izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako industria arloko arduradunek Wärtsiläk Bermeon dituen instalazioak bisitatu dituzte.

Sailburuak interes berezia agertu du  jakiteko  zein den enpresaren bilakaera eta  egoera, kontuan harturik nolako ekarpena egiten ari den bere I+G departamentutik ontzigintzako motorren arloan, eta bereziki  gas-propultsioko ontzien arloan, bai eta offshore-energiako instalazioetarako zerbitzu lagungarrien sektorean, besteak beste. 

Tapiak azpimarratu du Wärtsiläk potentzialitate handia izan dezakeela euskal industriarako, dela ontzigintza arloan, dela sektore eolikoarekin lotutako  energia sektorean, eta baita ere teknologikoki aurreratuak eta nazioarteko merkatuetan lehiakorrak diren ekipoetan eskaintzen ari den konponbideengatik.

Wärtsilä 50 DF eta 20V31SG berria 2016rako

Lantegira egindako bisitaldian aukera izan dute Wärtsilä 50DF motorra ikusteko. Motor liderra da ontzigintzako sektorean eta gai da etano bidez (LEG) funtzionatzeko.

Motorraren erregai bezala etanozko lurrunketa-gasa modu eraginkorrean errez nabarmen gutxitzen da bidaian gasa birlikidotzeko beharra. Horrek esan nahi du energia gutxiago behar dela zama kudeatzeko, eta, ondorioz, sistema eraginkorragoa dela eta ingurumenari kalte gutxiago egiten diona.

Bai egin behar izan ziren frogak, bai frogen ziurtapena bera,  Wärtsiläk Bermeon daukan  Ikerketa eta  Garapen Laborategian egin ziren.

Enpresako arduradunek sailburuaren jakinean jarri dute  asmoa dutela  motor pilotu bat ezartzeko Bermeon, Wartsila 20V31SG motorra, epe ertainean erreferentziazko motorra izango dena lehorreko lantegien merkatuan. Wartsilak ekoizten duen mota horretako lehen motorra izango da, eta  bere garapenerako oinarria izango da, aukera emango diolarik bestalde ikerketa gehiago egiteko kontzeptu berrietan eta teknologia aplikatuetan.

 

* Erantsita doa  Wärtsiläri eta 50DF motorrei buruzko dokumentazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko