Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Katalunian sortutako egoerari irtenbidea emateko elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Erkorekak

2015.eko azaroak 12

Katalunian sortu den egoerari irtenbidea emateko, elkarrizketara eta akordioak bilatzera deitu du Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Kataluniako legebiltzarrak atzo independentziaren aldeko adierazpena onartu ondoren. Kataluniako erakundeek hartutako erabakiei errespetua gordetzea eskatu du orobat; izan ere, duela gutxi hautatu dituzte erakundeok, hauteskunde bitartez hautatu ere, eta beraz «Kataluniako gizartearen borondatearen ordezkari dira».

Hala ziurtatu du gaur sailburuak, zeinak Francisco de Vitoria Epaile eta Magistratu Elkartearen XXX Biltzar Nazionalean parte hartu baitu. Rafa Catalá Justizia ministroa ere gonbidatu dute. Erkorekak berriz esan du ezen, Kataluniakoaren gisako auzi politikoei erantzuteko, irtenbide politikoak proposatu behar direla, eta ez hertsatzeko tresna juridiko eta judizialak. «Erabaki okerra da», adierazi du. 

PROZEDURA KRIMINALAREN LEGEAREN AURKA

Bestalde, epaile eta magistratu ugari biltzen dituen Biltzar horretan ere, sailburua oso kritikoa agertu da Prozedura Kriminalaren Legearekin, eta datorren legealdian erregistro zibilak desjudizializatzeko formulak adosten saiatzearen alde egin du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    [CATALUÑA] Erkoreka apela al diálogo y a la búsqueda de acuerdos para resolver la situación creada ➡ https://t.co/JxFufJMtmI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)