Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak David Mota eta Andrés María Urrutia ikerlarien lanei aitortza egingo die, Jesús María Leizaola saria ex aequo emanda

2015.eko azaroak 11
  • IVAPek antolatzen du Jesús María Leizaola saria, arlo horretan erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat izan zenaren omenez eta oroimenez, euskal autogobernuaren berezitasun juridikoei eta ekonomikoei buruzko azterlanak bultzatzeko asmoz.
  • Irabazleek erdi bana partekatuko dute sariaren diru-hornidura, 14.000 euro, eta IVAPek bi lanak argitaratuko ditu, ahalik eta zabalpen handiena emateko.

Eusko Jaurlaritzak Jesús María Leizaola saria, ex aequo, ikerlan hauei ematea erabaki du:

  • «Un sueño americano, El Gobierno vasco en el exilio y Estados Unidos (1937-1979)», David Mota Zurdorena.
  • «Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos. Análisis desde la perspectiva del euskera en el Derecho privado español, en el francés y en el de la Unión Europea», Andrés María Urrutia Badiolarena.

IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea da sariaren deialdiaren arduraduna. Hain zuzen, 14.000 euroko saria da eta bi irabazleen artean partekatuko dute, erdibana. Epaimahaiaren ustez, bi lanek merezi dute saria; ildo horretan, euskal autonomiari buruzko bi ikerlan argitaratu gabe horiek kalitate handikoak direla nabarmendu du. IVAPek bi lanak argitaratuko ditu, ahal bezainbeste hedatzeko.

SARITUAK

David Mota Zurdo Historian lizentziaduna da.  Euskal nazionalismoari eta nazioarteko harremanei buruzko doktoretza-tesi bat egiten ari da, EHUn. Georgetown Unibertsitateko BMW Center for German and European Studies zentroan ikerlari gonbidatua da. Sancho el Sabio Fundazioko unibertsitate-ikerketako XVI. Sariketako irabazlea da. Hainbat artikulu (The Magazine of the Peoples eta Ecléctica aldizkarietan, besteak beste), txosten eta kongresuetarako hitzaldi egin ditu.

Andrés María Urrutia Zuzenbidean doktorea, Zuzenbide Zibileko irakaslea, notarioa eta Euskaltzainburua da. Ikerlan asko egin eta argitaratu ditu; nagusiki, euskal foru-zuzenbide zibilari eta hizkera juridikoari buruzkoak –batez ere, euskarazko hizkera juridikoa–. Deustuko Unibertsitatean zuzenbide zibilari buruzko hainbat ikasgai ematen ditu, gaztelaniaz eta euskaraz.

IVAP

IVAPen eginkizunetako bat euskal sistema autonomikoaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, ikerketa-sari hau sortu zuen 1990ean, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoaren omenez.

Harrezkero, organo autonomoak aldian-aldian egiten du sariaren deialdia, euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak askatasun osoz egiten dituzten edo horietan sakontzeko bidea zabaltzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    [SARIA] “Jesús María Leizaola” 2015eko saria ex aequo eman dugu: https://t.co/MdUeSBmvPS https://t.co/x9lE5Xt6BD

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)