Berriak Osasuna
Eu

Nafarroak eta Euskadik bi erkidegoen arteko mugaldeko Osasun-Arretaren baldintzak hitzartu dituzte

2015.eko azaroak 11
  • Fernando Domínguez eta Jon Darpónek mugaldeko herrietako (Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Arano, Goizueta, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meano) 10.000 nafarren onuragarri izango den hitzarmena sinatu dute
  • Nafarroako Osasun Zerbitzuak, berriz, asistentzia emango die lehen mailako arretako guardietatik bideraturiko Euskadiko honako kupo hauetako biztanleei: Maeztu, Bernedo eta Kanpezu (Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran eta Harana).  

Osasuneko sailburu Fernando Domínguezek eta Euskadiko haren homologo Jon Darpónek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Nafarroaren eta Euskadiren arteko mugaldeko datozen hiru urteetako elkarrekiko osasun-laguntzaren baldintzak jasota. 

Hitzarmenak Bortzirietako herriei (Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Bera), Arano eta Goizuetari eta Cabredoko kupoari (Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meano) eragiten die zehazki.  Guztira 10.000 biztanle daude herri horietan gutxi gorabehera, eta osasun-laguntza espezializatua jasoko dute Irun eta Hondarribiko osasun-zentroetan (Bortzirietako biztanleek), Donostia Unibertsitate Ospitalean (Arano eta Goizuetakoek) eta Arabako osasun-zerbitzuetan (Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meanoko biztanleek). 

Nafarroako Osasun Zerbitzuak, berriz, asistentzia emango die lehen mailako arretako guardietatik bideraturiko Euskadiko honako kupo hauetako biztanleei: Maeztu, Bernedo eta Kanpezu (Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran eta Harana). 

Hitzarmenak xedatzen du, halaber, Nafarroako Osasun Zerbitzuak erantzun egingo diela Osakidetzatik bideratutako bigarren iritziko eta espezializazio handiko eskaerei, genetika, anatomia patologiko, barne-medikuntza (fibromialgia-diagnostikoak), erradiologia interbentzionistari zein neurokirurgia eta onkologiako espezialitateei dagokienez. 

Hartarako, garatu dituzten eta hitzarmenak barne hartzen dituen zerbitzuak emateko baliagarriak izan daitezkeen protokoloak, jarduera-gidak eta tresna informatikoak partekatuko dituzte bi Osasun Sailek.  Xede horrekin osasun-laguntza jaso behar duten pertsonen historia klinikoetan sartzeko aukera emango diote elkarri. 

Osasun publikoko laborategien arteko lankidetza ere jasotzen du hitzarmenak, etorkizunean sortzen diren beharren arabera; elkarlan horren alderdi zehatzak dagozkien protokoloetan adieraziko dituzte.  Zehazki, aurreikusi dute Eusko Jaurlaritzako osasun publikoko laborategiak egitea Nafarroan ezarri beharreko jaioberrien behaketarekin lotutako analisiak; horren bitartez metabolismoaren gaixotasun gehiago hauteman ditzakete jaioberriengan. 

Sinatu duten hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du, eta automatikoki luzatuko da urtebeteko aldietarako, betiere alderdi batek ez badu denuntziatzen. 

 

 Iruñea, 2015eko azaroaren 11

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    [ATENCIÓN SANITARIA] Navarra y País Vasco acuerdan sus términos en las zonas limítrofes entre ambas Comunidades ➡ https://t.co/IHrukdMQul

  • @xabiepalza
    2015.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Navarra y País Vasco acuerdan los términos de la Atención Sanitaria en las zonas... https://t.co/9bo1tFm1Sm

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Domínguez Nafarroako Osasuneko sailburua