Euskadiko 470 gaztek nazioartekotze-esperientziari ekin dio
- Prestakuntzaldi baten ostean, 470 bekadunetik 450 abiamenak azkentzen dabil, atzerrira bidaiatu eta han 6 eta 18 hilabete arteko egonaldia egiteko
- Euskadiko enpresagintzaren eta prestakuntzaren esparruko hainbat erakundek kudeatzen du nazioarteko enpresa eta erakundeetako praktikak, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu
- Behin praktikaldia amaiturik, nazioartekotze-modalitateko 10 bekadunetatik 8k sei hilabete igaro baino lehen lortzen du enplegua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak gazte-promozio berri bati eman dio praktikaldiak egiteko babesa: dela atzerriko euskal enpresetan, dela Nazioartekotze eta Global Training-eko beka-programetan parte hartzen duten nazioarteko enpresa eta erakundeetan.
Arratsalde honetan, atzerrira joateko prestamenak azkentzen ari diren gazteen ordezkaritza zabal batekin bildu dira Saileko ordezkariak; izan ere, Sailak kudeatzen ditu, osoki, urteroko ehun Nazioartekotze Bekak. Haiekin batera izan dira Global Training beka kudeatzen kolaboratzen duten erakundeetako zenbait arduradun ere (hauek dira erakundeok: Euskadiko hiru Merkataritza Ganberak; Euskal Herriko Unibertsitatea; Mondragon eta Deustu unibertsitateak; Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Elkartea eta Ikalan; Garapen eta Donostiako Sustapena; Novia Salcedo Fundazioa, eta Confebasken, Adegiren, Txorierri zentroaren eta Hetel-en arteko aliantza).
Ekitaldia Donostian egin dute, Gipuzkoako Ganberan –beka-programetako bateko erakunde lankide den heinean–, eta hantxe izan dira, parte hartzen, Arantxa Tapia sailburua, Industriako sailburuordea, Javier Zarraonaindia, eta Nazioartekotzeko zuzendaria Ainhoa Ondarzabal.
Bi beka modalitate dira (100+470), eta helburu hau dute: kanpo-merkataritzaren eta, oro har, nazioartekotzearen arloko profesionalak trebatzea, euskal enpresek esparru horretan kualifikatutako langileak eduki ditzaten. Era berean, beste kultura baten esparruan eskarmentua eta jakintza hartzeko aukera baliotsua da Euskadiko gazteentzat, horretarako prestakuntza, mugikortasuna, eta lan-merkatuan sartzea errazten zaielarik.
Sei eta hemezortzi hilabete artean atzerrian
Beka zer modalitatekoa den, gazteek 6 eta 18 hilabete artean eman ditzakete praktiketan, munduko kontinente guztietako 40 herrialdetan baino gehiagotan kokatutako enpresa edo erakundeetan.
Nazioartekotze Bekek 29 urte bete berri dituzte; 28 urtetik beherako goi-mailako tituludunei zuzentzen zaizkie, eta kanpo-merkataritzako espezializazio handiagoa dute bereizgarri nagusia. Global Training bekak, berriz, 30 urtetik beherako goi- zein erdi-mailako tituludunei eta goi-mailako LHko tituludunei zuzentzen zaizkie, eta jarduera-esparru zabalagoa hartzen dute barruan.
10 bekadunetatik 8 sei hilabete baino lehen hasten dira lanean.
Nazioartekotze Bekei dagokienez, ia bekadunen erdiak praktikaldia egin duen enpresa berean lortzen du enplegua.
25 urtetan, 800 gaztetik gora prestatu dira nazioartekotzearen esparruan; 800 gazteotatik, ia 500ek nazioartekotzeari lotutako jardueretan lan egiten du gaur egun.
Mundu osoko 40 herrialde baino gehiagotan, hala euskal enpresetan, nola nazioarteko enpresetan
470 bekadunetatik, praktiketako helmugara abiatzeko prestamenetan dabiltza 450, dela Europako eta Amerikako hainbat herrialdetara joateko, dela Hegoafrikara, Malaysiara, Dubaira, Abu Dabhira, Australiara, Japoniara, Txinara edo Argeliara.
Atzerrian ezarritako euskal enpresetan ez ezik, beste programa batzuetako erakunde lankideetan ere arituko dira Global Training programako bekadunak: esaterako, EFQM (European Foundation for Quality Management), Movistar, Microsoft, Oxford, Sao Paulo eta Bordeleko unibertsitateak, Efe Agentzia edo The Institute of Cancer Research.
Nazioartekotze programako bekadunek, ostera, mundu osoko nazioarteko ekonomia- eta merkataritza-bulegoen sareetan gauzatuko duten beren jarduna.
5,6 milioi euro, Beken diru-hornidura
2015ean, 2,4 milioi euroko kontu-saila bideratu da Nazioartekotze-beketara. 2015 ekitaldiko Global Training beka-deialdiak 3.200.000 euroko diru-hornidura izango du, gehienez sei hilabeteko 370 beka finantzatuko dituztenak. Diru-laguntza bakoitzak 7.000 bat euroko diru-hornidura izango du, 6 hilabeteko gutxieneko epe baterako; aseguru medikoa eta bidaia-asistentzia ere horniduran sartzen dira, Eusko Jaurlaritzaren kontura.
-
2015-11-20
Comentario de Twitter:
RT @pitxorierri: #globaltraining 470 jóvenes de Euskadi inician su experiencia en internacionalización https://t.co/gAcxhelhVx @hetelfp -
2015-11-20
Comentario de Twitter:
RT @pitxorierri: #globaltraining 470 jóvenes de Euskadi inician su experiencia en internacionalización https://t.co/gAcxhelhVx @hetelfp -
2015-11-14
Comentario de Twitter:
RT @pitxorierri: #globaltraining Euskadiko 470 gaztek nazioartekotze-esperientziari ekin dio https://t.co/6lhjIYVD02 @hetelfp -
2015-11-13
Comentario de Twitter:
#globaltraining Euskadiko 470 gaztek nazioartekotze-esperientziari ekin dio https://t.co/6lhjIYVD02 @hetelfp -
2015-11-13
Comentario de Twitter:
RT @pitxorierri: #globaltraining Euskadiko 470 gaztek nazioartekotze-esperientziari ekin dio https://t.co/6lhjIYVD02 @hetelfp -
2015-11-13
Comentario de Twitter:
#globaltraining 470 jóvenes de Euskadi inician su experiencia en internacionalización https://t.co/gAcxhelhVx @hetelfp -
2015-11-13
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [GLOBAL TRAINING] 470 jóvenes de Euskadi inician su experiencia en internacionalización ➡ https://t.co/0Rf2utS4hy #Bekak -
2015-11-12
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [GLOBAL TRAINING] 470 jóvenes de Euskadi inician su experiencia en internacionalización ➡ https://t.co/0Rf2utS4hy #Bekak -
2015-11-12
Comentario de Twitter:
[GLOBAL TRAINING] 470 jóvenes de Euskadi inician su experiencia en internacionalización ➡ https://t.co/AAP4phFk6u #Bekak