Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibaiko Patronatuko osoko bilkurak Laidabaso ingurumenaren aldetik berroneratzea onartu du

2015.eko azaroak 13

Urdaibaiko Patronatuko osoko bilkurak, Iosu Madariaga Ingurumeneko sailburuordea buru duela, oniritzia eman dio Laidabaso ingurumenaren aldetik berroneratzeari. Eusko Jaurlaritzaren eta Basoa Fundazioaren arteko lankidetzari esker egingo da esandako lana; hain justu, Laidako hondartzaren gainaldean dagoen pinudia kenduko da, eta, horri esker, Kantaurialdeko artadiak berroneratuko eta zabalduko dira.  

Jakinarazpenen atalean, patronatua osatzen duten kideei jakinarazi zaie azken hilabeteetan Txileko eta Mexikoko ordezkaritzak izan direla bisitan, Basquetourren Euskadi Learning Tour programaren eskutik. Era berean, Argentinako, Eskoziako edota Galeseko biosferaren erreserbetako kudeatzaileak ere izan dira, euskal ereduaren berri gertutik izateko eta elkarrekin proiektuak lantzeko. 

Azken hilabeteetan Urdaibaiko Erreserbako hainbat bide eta bidezidor egokitu eta hobetu dira, eta orain seinaleztatu eta homologatu egingo dituzte. Hala, 2016ean interpretatzeko material berria ipiniko da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko dute erdi bana. Eusko Jaurlaritza 2013an hasi zen bideak aztertzen eta hamar bidezidor diseinatu zituzten, bidezidorretarako, turismorako eta intepretaziorako gutxieneko kalitate-irizpideak kontuan hartuta, baita landa-garapeneko irizpideekin ere. Horrez gain, ingurumenaren eta kulturaren aldetik interes handiena zuten inguruak identifikatu zituzten, sareak haietara bisitak prestatu ahal izateko, inguru horiei kalterik eragin gabe betiere.  

EKPGak berrikusteari dagokionez, Patronatuak lan xehatua egin du Foru Aldundiarekin batera eta aurreikusten da bilera monografiko bat egitea osoko bilkurako gainerako kideekin, zirriborroaren edukia jakinarazteko.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko