Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Bihar Martuteneko zubiaren trafikoa etengo da; URAk azaroaren 17an eraisten hasiko da

2015.eko azaroak 10
  • Bihar, goizeko 9etan,  Martuteneko zubiko autoen trafikoa etengo da
  • Astelehenean, hilak 16: zubia eraisteko makinentzako sarbideak atonduko dira; eraisketa-lanak: hilaren 17tik 20ra
  • Aldez aurretik, hilaren 16an, oinezkoentzako trafikoa El Pilarreko pasabidetik bideratuko da. Azaroaren amaieran: El Pilarreko pasabidea zaharra eraitsiko da

DSS 15.11.10

Bihar Martuteneko zubiko autoen trafikoa etengo da; oinezkoena, astelehenetik aurrera, hilak 16. Horrela, URAk —Eusko Jaurlartizako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikitua—,  zubia eraisteari ekingo dio; asteartean, hilak 17. Autoen trafikoa ahalbidetzeko, Sorroetatik bi noranzkoetako bidea atondu da

Martuteneko zubi berria eraikitzen den bitartean, oinezkoentzako trafikoa Okendotegitik atondutako bide batetik desbideratuko da, El Pilarreko pasabide berria tarte; eta ibilgailuen trafikoa ahalbidetzeko, Sarrotetan bi noranzko ibilbidea atondu da.

Halaber, meteorologiak hala ahalbidetzen badu, URAk  El Pilarreko pasabidea eraitsiko du azaroaren amaieran.

Bi zubiek ala biek ur handiko sasoietan hustutze ahalmena nabarmen murriztu izan diote Urumeari.

Martutenen Urumearen ibilgua bideratzeko lanokin batera (alegia, ibilguaren zabalera gutxieneko 45 metro eta gehienezko 50 metro bitartean izatea lortzeko: orain arteko zabalerarekin alderatuta, nabarmen handiagoa, ur goraldiak husteko ahalmen handiagoarekin), balizko ur handiko sasoi berrietarako segurtasun maila nabarmen handituko da; agorraldiaren eta ostean izan daitekeena.

Ana Oregik gogogorarazi du “orain arte egindako bideratzeak eta bi zubien  orddezkatzeak segurtasun maila nabarmen handiagoa emango digula balizko ur handiko sasoietarako Martutenen”.  Era berean, lanok begi bistan uzten dute ibaien eremuak aintzat hartu behar ditugula, beren-beregi, geure herri eta hirietako lurraldea kudeatzerako orduan”.

Martuteneko auzo donostiarra uholdeetatik babesteko lanon lehen fasearen aurrekontua 19 milioi euroko da, eta 30 hilabete irautea aurreikusten de; halere, eguraldiak laguntzen badu, aurreikuspen hori zeharo murriztu litzateke. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jasotzen du.

Lanon lehenengo fasea Martuteneko zubitik (bera barne) uretan gora doa, 30 hilabeteko iraupenarekin. Bigarren fasea Martuteneko zubitik uretan behera GI-131 errepideko Lugañeneko zubiraino, 12 hilabeteko iraupenarekin. Nnahiz eta, tamalez, 0 arriskua ezin da bermatu, lanok nabarmen handituko dute segurtasuna Martutenen ibai aldamenean bizi diren auzokideentzat.

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Mañana corte de tráfico del puente Martutene;URA inicia su demolición el 17 de noviembre
    https://t.co/504pfZD0pZ https://t.co/Ma164165J8

  • @uraEJGV
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Bihar Martuteneko zubiaren trafikoa etengo da; URAk azaroaren 17an eraisten hasiko da
    https://t.co/QCimS8fRiE https://t.co/94Uj1qMPQH