Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak enpleguko politika aktiboen transferentzia ez betetzearekin lotutako beste errekurtso bat jarriko du. (2015-11-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 10

Erabakia; horren bidez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2015eko maiatzaren 28ko ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarriko da.

LABURPENA

Espainiako Gobernuaren asmoa enpresen eta langabetuen artean bitartekaritzan arituko diren enplegu-agentziak SEPEk aukeratuak izatea da, baita Euskadin ere.
Eusko Jaurlaritzak enpleguko politika aktiboen gaineko euskal eskumena berriz gutxiestea salatu du, eta Espainiako Gobernuari gogorarazi dionez, auzitegiek ere garbi utzi dute zeregin hori, Euskadin, Lanbideren eskumena dela, ez SEPErena.

Gobernu Kontseiluak administrazioarekiko bi auzi-errekurtso jartzea erabaki du gaur, honako ebazpenen kontra: batetik, 2015eko maiatzaren 28ko Ebazpena, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPE) Zuzendaritza Nagusiarena, zeinaren bidez Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) laguntza-zerbitzua emateko lan-agentzia batzuk kontratatzeko administrazio-klausula zehatzen plegua eta baldintza teknikoen plegua onartzen diren, langabetuak laneratzeko lanak egin ditzaten, eta bestetik, 2015eko irailaren 10eko behin betiko esleipen-erabakia.

Aipatutako ebazpenen eta ondorengo esleipenaren arabera, Estatuaren asmoa da SEPErekin hitzarmen bat daukaten enplegu-agentziek egitea enpresen eta langabetuen arteko bitartekaritza lana, baita Euskadin ere. Espainiako Gobernuak berriz ere bere eskumenak gainditu ditu eta 2010ean eskualdatutako enpleguko politika aktiboen eskumena gutxietsi du, Euskadi bere jarduera-esparruan sartuta, zeregin hori Lanbiderena den arren.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, garbi dago Euskadin Lanbidek daukala lana sustatzeko eta enpresen eta langabetuen arteko bitartekaritza-lana egiteko programak egiteaz arduratzen diren agentziekin hitzarmenak egiteko eskumena; izan ere, Gernikako Estatutuaren arabera eskumena berea izateaz gain, zenbait epairen bidez ere gauza bera baieztatu da.

Hala, adibidez, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Nagusiak, joan den uztailaren 29ko epaian, Espainiako Gobernuak onartutako pleguak, SEPErekin elkarlanean aritzen diren agentziak kontratatzeko baldintzak Euskadi bere jarduera-esparruan barne hartuta finkatzen zituztenak, baliogabetzat jo zituen.

BESTE INBASIO BAT

Eusko Jaurlaritzak salatu duenez, Estatuak enpleguko politika aktiboen eskumena husteko eta birzentralizazioa bultzatzeko egin duen legealdi honetako seigarren ahalegina da. Administrazioarekiko bi auzi-errekurtsoez gain, Eusko Jaurlaritzak beste 4 inkonstituzionaltasun errekurtso jarri ditu, eskumen hori bera inbaditzeagatik, honako hauekin lotuta:

16/2014 Errege Lege-Dekretua, abenduaren 19koa, enplegua suspertzeko programa arautzen duena.
1/2014 Legea, otsailaren 28koa, lanaldi partzialeko langileak babesteari eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa.
18/2014 Legea, urriaren 15ekoa, hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzekoa.
(Euskadi-Estatua Bitariko Batzordean negoziatzen ari dira)
1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa, bigarren aukerako mekanismoari, finantza-karga murrizteari eta bestelako neurri sozialei buruzkoa. (Euskadi-Estatua Bitariko Batzordean negoziatzen ari dira)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau