Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak bi erakunde “interes sozialeko” izendatu ditu, gizarte zerbitzuen garapenari egindako ekarpenagatik. (2015-11-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko azaroak 10

Dekretua, Minbiziaren aurkako Espainiar Elkartearen Arabako Batzordea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Dekretua, Miranda Fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak proposatuta, Jaurlaritzak, gaur bilduta, interes sozialeko izendatu ditu bi elkarte:

Miranda fundazioa (Barakaldo) 1911. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko erakunde honek adinekoei arreta integrala, etengabea eta indibidualizatua ematen dien egoitza bat kudeatzen du. Hala, egoiliarren osasuna eta ongizatea hobetzeko, beren beharren eta asmoen arabera, gizarte-, osasun- eta psikologia-zerbitzuak koordinatzen ditu.

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea (Araba) Arabako probintziako batzordea 1991. urtean sortu zuten. Minbiziaren modalitate guztien, ezagunen eta etorkizunean ezagutzen direnen, aurka borrokatzeko helburua du, zabalkundearen, prebentzioaren, ikerketaren eta prestakuntzaren, osasun-arretaren eta sorospenaren bitartez.

Erakunde bat interes sozialeko izendatzeko baldintzak eta prozedura Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan datoz araututa. Interes sozialeko izendatuta, erakundeek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan egindako ibilbidea eta lana aintzatesten dira, eta lehentasuna ematen zaie euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Araudiak zehaztutakoaren arabera, erakundeak interes sozialeko izendatzeko, beharrezkoa da, gizarte-zerbitzuak eskaintzeaz eta irabazi-asmorik gabekoak izateaz gain, langileen % 40k kontratu mugagabea izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau