Berriak Segurtasuna
Eu

Arenas Club, Club Portugalete eta SD Gernika Club futbol taldeek Segurtasun Sailarekin bat egin dute indarkeriaren, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokan

2015.eko azaroak 10

«Joka ezazu elkarbizitza-Juega para convivir» eslogana aukeratu dute otsailaren 21etik 28ra bitarte egingo den indarkeriarik gabeko kirolari buruzko Kontzientzia Hartzeko Asterako

Arenas Club de Getxo, Club Portugalete eta SD Gernika Club: beste hiru talde horiek berretsi dute kirol arloko indarkeriaren, arrazismoaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurka borrokatzeko lankidetza-hitzarmena. Horixe da Segurtasun Sailak eta klubek, kirol elkarte anonimoek eta kirol federazioek 2014ko irailean sinatutako akordioaren barruan gaur ezagutzera emandako berritasun nagusietakoa. 

Duela urtebete, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak kirolean indarkeria, arrazismo, xenofobia eta intolerantziaren kontra borrokatzeko lankidetza-hitzarmen bat berretsi zuen kirolaren munduko hainbat eragilerekin: Euskadiko Futbol eta Saskibaloi Federazioetako presidenteak; futboleko lehen mailako taldeetako (Athletic, Real Sociedad eta Sociedad Deportiva Eibar), bigarren mailako taldeetako (Deportivo Alavés) eta bigarren B mailako taldeetako (Sestao, SD Amorebieta, Real Unión de Irún, Barakaldo Club de Fútbol eta SD Leioa) ordezkari nagusiakk eta ACB Saskibaloi Ligako hiru euskal taldeen (Baskonia, Gipuzkoa Basket eta Bilbao Basket) ordezkari nagusiak.

Hiru talde horiekin, dagoeneko hamabi futbol taldek hartu dute segurtasun-neurri egokiak ezartzeko konpromisoa (1. mailako hiru talde, 2. mailako talde bat eta 2. B mailako zortzi talde). Horretarako, segurtasun-, prebentzio- eta kontrol-protokolo bat ezarriko dute. Horrez gain, indarkeriaren aurkako borrokaren arloko publizitate kanpainak hedatzeko eta jendarteratzeko konpromisoa ere hartu dute. Hamabi taldeoi, saskibaloiko euskal taldeak eta bi federazioak gehitu behar zaizkio.

Kiroleko bizikidetzarako astea

Klub, elkarte eta federazio sinatzaileek beren gain hartuko dituzten jarduketen artean, Segurtasun Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak bultzatutako kanpainetan laguntzea dago; kanpainotan, Sailak mezu batzuk jendarteratuko ditu kiroleko jardunbide eta jokabide onen urraketa dakartzaten istiluak desagerrarazteko, edo, gutxienez, murrizteko.

«Futbol klub berriak batu zaizkigunez, Segurtasun Sailak prebentzioaren eta heziketaren arloko alderdiak nabarmentzeko premia ikusi du.Horretarako, eta protokoloa sinatu duten kirol-elkarte anonimoen eta kirol federazioen lankidetzarekin, kontzientzia harrarazteko kanpaina bat abiaraziko dute otsailaren 21etik 28ra, kirol arloko elkarbizitzaren alde» azaldu du Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak.

Juega para convivir-Joka ezazu elkarbizitzan goiburupean, Segurtasun Sailak kiroleko jardunbide egokien balioak jendarteratuko ditu, iazko denboraldian aldarrikatuak.

 

Kiroleko jardunbide egokien dekalogoa

1.- Errespetua da kirolaren oinarria. Errespetatu itzazu talde bisitaria eta haren zaleak, zure taldeko zaleekin egiten duzun bezala. Gogoan izan ez dela «haien aurka» jolasten, «haiekin» baizik.

2.- Errespeta itzazu arbitroaren erabakiak ere. 

3.- Gogoan izan tolerantziak indarkeria eteten duela.

4.- Jende gehiagorekin zaude kirol-barrutian. Gogoratu zure jokabideak besteen gain eragin dezakeela.

5. Izan gogoan zeure taldeko irudia zarela.

6. Izan gogoan, orobat, araudiak zure eserlekuan esertzeko eta egoteko betebeharra ezartzen dizula. Beharrik gabe mugitzen bazara, beste zaleei eragotz diezaiekezu.

7.- Segurtasuneko langileak pertsona guztiak babesteko daude, baita zu ere. Aintzat hartu ezazu, eta errespetatu.

8.- Onartu jokoaren arauak, dela joko-zelaian, dela joko-zelaitik kanpo.

9.- Zelaian joko garbia ikusi nahi baduzu, egin ezazu zuk ere gauza bera: jokatu garbi harmailetan.

11.- Babestu zure taldea, eta gozatu ikuskizunarekin.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Arenas Club, Portugalete CF y Gernika Fútbol Club S.D se suman al convenio del Departamento de Seguridad en... https://t.co/N8zB8OvDzo