Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibai Biosfera Erreserbako bisitariek ekosistemen zerbitzuak oso positiboki baloratu dituzte

2015.eko azaroak 10

Herritarrek Urdaibai Biosfera Erreserbako ekosistema-zerbitzuak oso positiboki baloratu dituzte, biodibertsitatea zaintzeko egindako ekarpenari, aisiarako sortzen dituzten aukerei eta eskaintzen dituzten ikerketa-aukerei esker, besteak beste. Horiek dira Euskal Herriko Unibertsitateko Garapen Jasangarri eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak egindako azterketak biltzen dituen ondorioetako batzuk; hain zuzen, Euskadin dauden ekosistemetatik zer zerbitzu lor daitezkeen ebaluatu dute azterlan horretan.

 Euskal Herriko Unibertsitateko garapen Jasangarri eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak eginiko ikerketan lortutako ondorioekin bat etorriz, Urdaibaiko Biosfera Erreserba bisitatu duten pertsonek babestutako ingurune hori oso positiboki baloratu dute, dibertsitate naturala zaintzeko betetzen duen eginkizun garrantzitsuari eta eskaintzen dituen askotariko zerbitzuei esker (aisiarekin, paisaia gozatzearekin eta zientzia-jakintza sortzearekin lotuta). Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere lagundu dute azterketa hori «Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa» proiektuaren barruan.

«Urdaibaiko Erreserban biodibertsitatea zaintzeko funtsezko guneak daude, hala nola Gernika-Mundakako Itsasadarreko padurak, Lagako duna-sistema edo artadi kantauriarra, eta haren ibai-sarea –esan du Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariagak–. Ekosistema horiek guztiak Europako Natura 2000 Sarearen barruan daude. Lurralde horrek ekosistemak babesteko betetzen duen eginkizuna izan da inkesta egin duten pertsonek gehien nabarmendutako zerbitzua».

 Bisitariek lurralde horrek aisiarako eskaintzen dituen aukerak oso positiboki baloratu dituzte. «Gaur egun, aipatutako natura-erreserbak ekipamenduen eta jardueren eskaintza zabala du, eta horien bitartez aukera dago natura- eta kultura-balio garrantzitsuez gozatzeko, bidezidorretan ibiltzeko zein BTT ibilbideak egiteko, itsasontzi edo kayaketan txangoak egiteko edo naturaren interpretazio-zentroak eta -museoak bisitatzeko», nabarmendu du Madariagak. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)