Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Ana Oregi sailburua izango da euskal ordezkaritzaren buru Pariseko Udalak Klima Aldaketari buruzko Jardunaldien inguruan antolatutako udalerri eta eskualdeen goi-bileran

2015-11-09
  • COP 21: azaroaren 30etik abenduaren 11ra
  • Compact of Mayors edo klima-aldaketaren eraginak murrizteko jarduteko tokiko konpromisoa

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 11

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, Euskadiko ordezkaritzaren buru izango da Pariseko alkateak, Anne Fidalgok, datorren abenduaren 4an Compact of Mayors-a sustatu duten mundu osoko udalerriei eta toki-erakundeei eskainiko dien ekitaldian. Compact of Mayors delakoa, hain zuzen, klima-aldaketaren eraginak murrizten tokian jarduteko konpromisoa da.

 

Udalsarea 21en sartuta dauden euskal udalerrietatik hamar —Amurrio, Areatza, Balmaseda, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Legazpi, Tolosa eta Gasteiz—, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak gonbidatuta, lehenak izan dira "berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizteko, aurrerapenen segimendua egiteko eta klima-aldaketaren inpaktuen aurrean prestatzeko munduko ahalegin kooperatibo handiena" hitzekin definitu den ekimenarekin konprometitzen.

 

Compact of Mayors ekimenak Nazio Batuak ditu buru, eta alderdi hauei buruzko informazioa argitaratzera eta urtero horien berri ematera behartzen du: berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen inbentarioa, klima-arriskuak, emisioak murrizteko helburuaren betetze-maila, klima-kalteberatasunak eta klima-aldaketaren efektuak arintzeko planak eta efektuetara egokitzeko planak.

 

Agenda 21i atxikitako EAEko udalerri gehienek babestu zuten bere garaian Europako Batzordearen Covenant of Mayors ekimena, Energia Jasangarriaren Ekintza Plana (EJEP) onartuz. Konpromiso horrek betebehar hau ezartzen du: "BEGen emisioak gutxienez % 20 murriztea 2020rako, energia-eraginkortasuna % 20 handitzearen eta eskaeraren % 20 energia berriztagarriekin betetzearen emaitza gisa".

 

 «Parisek aurrerapauso berri bat ekarriko du klima-aldaketaren aurkako nazioarteko jardunean. Eskualdeek eta herrialdeek aparteko zeregina dugu, hirien, industrien, garraioen eta jardueraren, oro har, kudeaketatik hurbil gaude eta. Itxaropenak onak dira: Badirudi, Obamak egin dituen adierazpenen ildotik, AEBk konpromiso handiagoa hartu duela; Brasilek iragarri du 2030 urtea baino lehen geldiaraziko dituela baso-mozteak eta kontrolik gabeko meatze-lanak, Txina bere ekoizpen-sistema arrazionalizatzeaz hitz egiten ari da, Europak aurrerapauso handiak eman ditu eta Euskadik taldeburu gisa parte hartzen du eskualde eta herrialde oso garatuen nazioarteko talde batean: besteak beste, Quebec, Gales, Baden Württenberg, Kalifornia, Karintia, Hego Australia eta Rhône-Alpeak biltzen ditu» nabarmendu du Ana Oregi sailburuak, zeinak Pariseko COP 21eko hainbat ekitalditan parte hartuko baitu.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-11-09

    Comentario de Twitter:
    [#CambioClimático] Ana Oregi encabezará la representación vasca en la cumbre de municipios y regiones de París ➡ https://t.co/teTBBZEyMB

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2015-11-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#CambioClimático] Ana Oregi encabezará la representación vasca en la cumbre de municipios y regiones de París ➡ https://t.co/

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Anne Hidalgo