Berriak
Eu

Gogora Memoria Institutua aurkeztu diete erakundeei, biktimen elkarteei eta eragile politikoei, kulturalei eta sozialei

2015.eko azaroak 10

Lehendakariak alderdi politikoek 2013ko martxoaren 14an sinatu zuten bake eta bizikidetza hitzarmenarekin lortutako batasun-irudia gogorarazi du

Gogora Memoria Institutua, memoriaren politika publikoak koordinatzeko sortu dutena, erakunde, alderdi politiko eta terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariei eta eragile kulturalei eta sozialei aurkeztu diete. Iñigo Urkullu ere egon da ekitaldi horretan. Bake eta bizikidetzaren inguruko akordioa onartu zuten egunean, 2013ko martxoaren 14an, Legebiltzarreko lau taldeek (EAJ, PSE, PP eta EH Bildu) erakutsi zuten batasun-irudia gogorarazi nahi izan du lehendakariak.

Gaur, Memoriaren Egunarekin bat etorriz, Urkulluk hitzarmen horrek biltzen dituen hitzak gogorarazi ditu: «etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak biolentziaren bidegabekeriaren aitortzea eskatzen dute, sortutako minaren eta biktimen duintasunaren aitortzea, biktima guztiek, egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea dutelarik».

Ekitaldian, bi minutuko isilunea egin dute biktimen omenez, eta Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarrok eta Giza Eskubideen Elkarteen Foroko presidente Maria Eugenia Ramosek ere hartu dute parte. Ezenarrok esan du Gogora Institutua dela iraganaren irakurketa kritikoa adosteko tresna. Haren ustetan, proiektuaren alde egin eta berori bultzatu duten sentsibilitate politikoen artean bada horretako «borondate partekatua». «Bakea eta elkarbizitza eraiki behar duen belaunaldia izatea egokitu zaigu, hau da dagokigun egitekoa eta gu guztion esku dago» ziurtatu du.

Gainera, Memoria Institutuari buruzko aurkezpen-bideo bat eta kultura-munduko ordezkarien testigantzak jasotzen dituen beste bat proiektatu dituzte. Halaber, Memoria Plaza ekimenaren erakusketa ere egin dute. Ekimen horrek herritarren testigantzak biltzen ditu, memoria kolektiboa eraikitzeko helburuz.

Gogora Memoria Institutua Eusko Legebiltzarraren aginduz sortu dute, memoriaren politika publikoa koordinatzeko. Politika horrek oroitze-, zaintze-, ikertze-, prestakuntza-, partaidetza

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Memoriaplaza
    2015.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    GOGORA Memoria Institutua aurkeztu da erakundeei, biktimen elkarteei, eragile politikoei, kulturalei eta sozialei ➡ https://t.co/x0m4r1DX4P

  • @nmelg
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [GOGORA] Memoria Institutua aurkeztu da erakundeei, biktimen elkarteei, eragile politikoei, kulturalei eta sozialei➡https://t.…

  • @mikel_uriguen
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GOGORA] Memoria Institutua aurkeztu da erakundeei, biktimen elkarteei, eragile politikoei, kulturalei eta sozialei➡https://t.c

  • @AzalgorriBilbao

  • @INAKO1970
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [GOGORA] Memoria Institutua aurkeztu da erakundeei, biktimen elkarteei, eragile politikoei, kulturalei eta sozialei➡https://t.…

  • @OlallaR
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GOGORA] Memoria Institutua aurkeztu da erakundeei, biktimen elkarteei, eragile politikoei, kulturalei eta sozialei➡https://t.c

  • @urementeria
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GOGORA] Memoria Institutua aurkeztu da erakundeei, biktimen elkarteei, eragile politikoei, kulturalei eta sozialei➡https://t.c

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    [GOGORA] Memoria Institutua aurkeztu da erakundeei, biktimen elkarteei, eragile politikoei, kulturalei eta sozialei➡https://t.co/O5QXa4SSWS

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)