Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak euskal sektore publikoaren modernizazioa gobernamendu onaren zimenduetan oinarrituko duten bi lege-proiektu onartu ditu

2015-11-10

Jaurlaritzak 26 milioi euroko laguntzak onartu ditu ikerketa taldeen jardueretarako

Gobernu-kontseiluak Euskal Sektore Publikoaren Gardentasuna, Herri Partaidetza eta Gobernu Onaren Legearen eta Euskal Sektore Publikoaren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Legearen proiektuak onartu ditu gaur.Horiek onartuta, Eusko Legebiltzarrean hartutako konpromisoa bete du Gobernuak; hain zuzen, bi arau desberdinetan euskal Administrazio Publikoaren eraberritzeari eta modernizazioari ekiteko giltzarri diren bi konturi heltzea: haren antolamendu eta egitura berria arautzea, eta herri-partaidetzarako eta gardentasunerako eskubide berriak legalki taxutzea. 

Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez, bi testuon berritasun nagusia haien aplikazio-eremua hedatu izana da: Euskadiko hiru erakunde-mailei eragingo die, baita haien mendeko erakunde instrumental guztiei ere, ezertan kaltetu gabe euskal erakunde publiko bakoitzak autonomoki antolatzeko dituen eskumenak. 

Euskal Sektore Publikoaren Gardentasuna, Herri Partaidetza eta Gobernu Onaren Lege-proiektuak sektore publikoaren funtzionamenduaren funtsezko ardatzak arautzen ditu, herritarren eskubide berrien inguruan. Hau da: politika publikoak ebaluatzeko eskubidea, gai publikoetan parte hartzekoa eta Euskadiko administrazio publikoek sortutako informazio guztia libreki eta gardentasun osoz eskuratzekoa. Berritasunen aipagarrienak Gardena-Gardentasunaren Euskal Agentziaren sorrera da. Agentzia horrek izango du herritarren informazio-eskubidea babesteko ardura izango du. Gainera, araua onartzen denetik aurrera, Euskadiko administrazio publiko guztiek erantzun beharko dituzte herritarrek egindako informazio-eskaerak, 15 egunetik beherako epean.

Bestalde, Euskal Sektore Publikoaren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Lege-proiektuak euskal sektore publikoa zehazten, antolatzen eta egituratzen du. Lege-proiektuaren berritasunen artean, EAEko sektore publikoa arrazionalizatzeko eta dimentsionatzeko erakundearteko batzordea sortzea aurreikusi da: hiru erakunde mailetako ordezkariak izango dira bertan. Zehazki, administrazioaren inefizientzia eta gainjartze arazo posibleak konpontzeko foro bat da.

26 MILIOI IKERKETA TALDEEN JADUERETARAKO

Bestalde, Gobernu Kontseiluak, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, onartu du 2016tik 2021era arteko aldian euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak sustatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua.

Uriartek berak azaldu duenez, Arte eta Humanitateetan, Zientzietan, Osasun Zientzietan, Gizarte Zientzietan, Zientzia Juridikoetan eta Ingeniaritzan eta Arkitekturan ikerketa-programak aurrera eramaten dituzten taldeen jarduerak laguntzeko 26 milioi euro bideratuko dira aipatutako aldirako. 

MEMORIAREN EGUNA

Beste kontu batzuei heldurik, eta gaurko Memoriaren Egunaren harira, Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ahaleginetan jarraituko duela, «ahalik eta batasun handiena bilatzen», herritarren aldarrikapena kontuan harturik. Ildo horretan, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egin duten oroimenezko ekitaldian Sortuk ere parte hartzea txalotu du, eta indar politiko guztiak integratzeko dei egin du; baita PP ere.

Atzo Kataluniako Legebiltzarrean onartutako adierazpenaren inguruan galdetu diotenean, Erkorekak esan du Kataluniako erakundeetan oraindik badela elkarrizketarako borondatea, atzo Artur Masen hitzek islatu zuten moduan; beraz, Gobernu zentralari dagokio datozen hauteskunde orokorren ondoren gai honentzako konponbide politiko bati bide ematea. 

Gai-zerrenda (2015/11/10)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.11.10)

 

 

 

7 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    2015-11-16

    Es interesante como van surgiendo iniciativas mediante el trabajo de las comunidades autonómicas en relación a ellas mismas como con otras comunidades que apuntan al buen vivir.

  • Argazkia erabiltzaile
    @emiezquerra
    2015-11-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Acuerdo destacado ➡ Aprobación de dos proyectos de ley que cimentarán la modernización del sector público vasco➡ https://t.…

  • Argazkia erabiltzaile
    @Gob_eus
    2015-11-10

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ Aprobación de dos proyectos de ley que cimentarán la modernización del sector público vasco➡ https://t.co/GtaEEskrem

  • Argazkia erabiltzaile
    @Gob_eus
    2015-11-10

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros Asuntos: 26 millones para grupos de investigación, Día de la Memoria ➡ https://t.co/GtaEEskrem

  • Argazkia erabiltzaile
    @Gestorespublico
    2015-11-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Acuerdo destacado ➡ Aprobación de dos proyectos de ley que cimentarán la modernización del sector público vasco➡ https://t.…

  • Argazkia erabiltzaile
    @mirenepalacios
    2015-11-10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba los dos proyectos de ley que cimentarán la modernización del sector público vasco sobr... https://t.co/sD3hdOvMKM

  • Argazkia erabiltzaile
    @mirenepalacios
    2015-11-10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba los 2 proyectos de ley q cimentarán l modernización #euskadi https://t.co/sD3hdOvMKM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)