Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 8,9 milioi euro bideratu ditu Euskal Y-aren Tolosa-Hernialde eta Antzuola Ezkio-Itsaso zatien eraikuntza azkartzeko

2010.eko abuztuak 03

 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak 8,9 milioi euro bideratu ditu Euskal "Y"-aren Gipuzkoako adarreko Tolosa-Hernialde eta Antzuola-Ezkio/Itsaso zatien obra zuzendaritzari laguntzeko   zerbitzura.                                                                                                                                                                                 

Iñaki Arriola buru duen Sailak bultzatu duen ekimen horren helburua Euskadiko Trenbide Sare berriaren eraikuntza prozesuak indartzea eta azkartzea da. Une honetan honako zati hauetan ari da obrak burutzen: Bergara-Antzuola, Beasain mendebaldea, Beasain ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Tolosa. Horrez gain, Antzuola-Ezkio, Tolosa-Hernialde, Urnieta Hernani, eta Andoain - Urnieta zatiak lizitazio prozesuan daude.

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren bitartez, Antzuola-Ezkio/Itsaso zatiko plataformaren Obra Zuzendaritzari laguntzeko zerbitzuaren espedienteei hasiera ematea erabaki du. Lan horien aurrekontua 6.000.000 eurokoa da, eta burutzeko epea, berriz, 68 hilabetekoa; Tolosa-Hernialde zatiari dagokionez, aurrekontua 2.900.000 eurokoa izango da eta burutzapenerako epea 31 hilabetekoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan