Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

El proceso de implantación del Billete Único de Transporte ha generado ya más de 133.600 viajes

2015.eko azaroak 09

2014ko uztailean Bilboko Tranbian, urte bereko urrian Larreinetako Funikularrean eta 2015eko apirilean Gasteizko Tranbian hasi duen Garraioaren Bidaia-txartelaren etengabeko ezarpen prozesuak, dagoeneko 133.666 bidaia sortu ditu.

Urtez urte, 2014ko uztailetik abendura bitartean eman diren 11.852 bidaietatik,  2015eko urtarril-urria aldian egon diren 121.814ra igaro dira. Bertoko ez den txartelarekin bidaien hileko batezbestekoa etengabe hasten joan da garraiobideak eta txartelen egokitzea sartzen joan diren neurrian. Horrela, Larreinetako Funikularrean interoperabilitatea sartu arte hilean 1322 batezbesteko bidaietatik (2014ko azaroa) Gasteizko tranbian erabiltzeko egokitutako Barik txartelarekin 6036 bidaia/hilean egoera batera igaro da (2014ko abendutik), gaur egungo hilean batezbesteko 15875 bidaiara iritsi arte, Gasteizko Tranbian Mugi txartela funtzionamenduan sartu ondoren, 2015eko maiatzetik ona.
 
Bertokoa ez den txartelarekin burututako bidaien %72,13 Gasteizko Tranbian burutu dira, hori baita atzerritar gehien erabiltzen duten garraiobidea. Horren atzetik Bilboko Tranbia dago, bidaien %27,44arekin eta, azkenik, Larreinetako Funikularrean BAT eta MUGI txartelarekin 564 balioztatze eman dira.

Euskotrenentzako, eta betiere Antonio Aiz Garraio Sailburuordearen hitzen arabera, “Garraioaren Bidaia-txartel Bakarraren ezarpen prozesua interoperabilitatearen bidez lehentasunezko proiektua da”. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak, eta Euskotren Sozietate Publikoak BAT (Araba), BARIK (Bizkaia) eta MUGI (Gipuzkoa) kontaktu gabeko txartelen interoperabilitatearen ezarpenean lan egiten dute Bilbo-Donostia-Hendaia eta Amorebieta – Bermeo adarreko zerbitzuetan. Euskotrenek 2016ko lehenengo seihilekoan zehar abian jarriko duela aurreikusten du. Aizek ondorengoa azpimarratu du: “trenbide linea orokor hau interoperabilitate esparruaren barruan elementu  funtsezkoa da, izan ere Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoak etengabe ibiltzen baititu, lurralde horietatik zehar geltokiak banatuta eta horietako nonahi sarrera eta irteera izanda”.

Euskadiko Bidaia-txartelaren ezarpena Euskadiko Garraio Agintaritzan (EGA) dauden helburuetariko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sustatuta.
 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El proceso de implantación del Billete Único de Transporte ha generado ya más de... https://t.co/tX1haLw3QP

Komunikabideek behera kargatzeko